Helburua gertuago

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berasategik Panaman irabazita, Euskaltel-Euskadik sendo jarraitzen du 30 onenen artean

Berasategik bere palmares profesionala estreinatu du, esprintean gailenduz, Xabier Isasa taldekidearen aurretik. Isasak 30 UCI puntu gehiago lortu ditu.

Euskaltel Euskadi Panaman
Euskalteleko txirrindulariak. Argazkia: Euskadi Fundazioa

Xabier Berasategi (Euskaltel-Euskadi) gipuzkoarrak irabazi du Panamako Gran Prix Chiriqui lasterketa, 170 kilometroko ibilbidekoa, eta euskal taldearen denboraldiko 7. garaipena batu ditu UCIren munduko sailkapenean 30 talde onenen artean jarraitzen lagunduko dieten 40 puntu eskuratzeko.

Berasategik bere palmares profesionala estreinatu du, esprintean gailenduz talde txiki batean. Xabier Isasa taldekidearen aurretik helmugaratu da. Azken horren bigarren postuarekin, taldeak 30 puntu gehiago lortu ditu.

Paul Hennequinen bi etapa, Danny van der Tuuken etapa bat Aljeriako Tourrean, Iker Mintegik Aljeriako sailkapen nagusian lortutako garaipena, Axel van der Tuuken garaipena Onturko Udaberriko Sari Nagusian eta Isasaren Portugalgo Tourreko etapa bat dira Euskaltel-Euskadik 2026an lortu dituen beste sei garaipenak.

Publizitatea
X
Publizitatea
X