Vernonek esprintean irabazi dio Godoni, baina frantziarrak Voltako lidergoa sendotu du
Valter 2000 eski estazioko azken igoera bertan behera utzi dute antolatzaileek, eta txirrindulariek laugarren etapa Mataro eta Camprodon artean egin dute (151 kilometro).
Ethan Vernon, helmugan. Argazkia: EFE
Ethan Vernon (NSN Cycling Team)Ā Erresuma Batuko txirrindulariak irabazi du ostegun honetan Kataluniako Voltako laugarren etapa, Mataro eta Camprodon artean (151 kilometro), Dorian Godon (INEOS Grenadiers) sailkapen nagusiko liderrari esprintean gailenduta.
Asteazken arratsalde-gauean, Vallter 2000 eski-estaziorako azken igoera bertan behera utzi zuten antolatzaileek, gailurrean haize bortitza eta hotz handia espero zirelako. Azkenean etapa jokatu da, baina Camprodonen bukatu da. Vernonek, Vila-secako hirugarren etapan bigarren izan zenak, ustekabeko saria lortu du, Valter igo izan balitz, ez zuelako aukerarik izango. Gainera, bere hirugarren etapa garaipena du Voltan, 2025ean eta 2022an irabazitakoen ondoren.
Vallter 2000ra ez igotzeak ikuskizun handiagoa eragotzi du; izan ere, faborietoen erasoak espero ziren gaurko etapan, eta sailkapen nagusirako lehian ezerezean geratu da. Hori bai, Godonek saria izan du berriro, baita Thomas Pidcockek ere (Pinarello Q36.5 Pro Cycling Team), etapan hirugarren eta sailkapen nagusian bigarren sailkatu baita, lider frantziarrarengandik 13 segundora.
Camprodonen, azken kilometroan aldapa txiki bat igo ondoren, tropelak txirrindulari gutxi galdu ditu eta ia osorik sartu da azken metroetan. Etapa garaipena lehiatu nahi zuten hainbat taldek ondo abiatu dute esprinta.
Helmugatik 180 bat metrora dagoen azken biribilgunetik, tropela bateko ilaran eta abiadura bizian pasa da, eta buruz buruko horretan Vernonek Godon gainditu du. Kataluniako lasterketaren edizio honetan hirugarren etapa eskuratzeko zorian izan da txirrindulari frantziarra.
Aurretik, tropelak helmugatik 18,3 kilometrora harrapatu du eguneko ihesaldia, Samuel Fernandezek (Euskaltel-Euskadi) eta Merhawi Kudusek (Burgos Burpellet BH) osatutakoa.
Lloyd nagusitu da Ronde Van Brugge lasterketan
Bestalde, Carys Lloyd (Movistar Team) Erresuma Batuko txirrindulariak irabazi du ostegun honetan Ronde Van Brugge lasterketa, Elisa Balsamo (Lidl-Trek) italiarraren eta Nienke Veerhoven (Team Visma | Lease a Bike) herbeheretarraren aurretik helmugaratuta.Ā Ā Ā Ā
Zure interesekoa izan daiteke
Godon liderrak bere bigarren etapa irabazi du Voltan, Evenepoel helmugatik metro gutxira erori ondoren
Etapak ezusteko amaiera izan du, EvenepoelĀ Vingegaardekin batera buruan zihoala, helmugara iristeko 500 metrora dagoen biribilgune baten sarreran erori denean. Kaos horren erdian Godon liderra agertu da, esprinta abiatu eta bere bigarren garaipena hiru egunetan poltsikoratzeko.
Magnus Cort nagusitu da bigarren etapan, eta Godonek Voltaren lidergoari eutsi dio
Uno-X Mobility taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du Banyoleseko helmugan. Bigarren etapan goiz osatu den ihesaldi bat izan da protagonista.
Dorian Godon frantziarra, Voltako lehen liderra, lehen etapa esprint estu batean irabazi ostean
Ineos Grenadierseko txirrindulariak Remco Evenepoel (Red Bull-Bora-Hansgroge) gainditu du azken metroetan.
Silvestrik hobera egin du, 5 saihetsetako haustura eragin zion erorikoaren ondoren
Txirrindulari italiarrak istripu latza izan zuen joan den larunbatean, Milan San Remo lasterketan.
Axel van der Tuukek denboraldiko lehen garaipena eman dio Euskaltel-Euskadiri, eta Iker Mintegik bigarren egin du
Eguneko ihesaldian sartu ostean, bi txirrindulariak eskutik helduta helmugaratu dira, garaipena ospatzeko.
Pogacar eta Kopecky gailendu dira Milan-San Remo Klasikoan
Alex Aranburuk hamabigarren bukatu du klasikoa, eta Usoa Ostolaza hamahirugarren izan da. Bestalde, Debora Silvestri Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko txirrindularia ospitaleratu egin dute eroriko izugarria izan ondoren.
Miguel Indurain Sari Nagusia, apirilaren 4an, EITB Median
Datorren apirilaren 4an, Miguel Indurain Sari Nagusiaren 27. edizioa egingo dute, Lizarran. 19 talde profesionaletako txirrindulariek hartuko dute parte, eta 204 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.
8. etapako garailea esprint estuan erabaki da
Lenny Martinezek eta Jonas Vingegaardek batera egin dituzte Paris-Nizako 8. etapako azken kilometroak, baina biek nahi izan dute garaipena eskuratu. Azken esprintean, frantziarra nagusitu da.
Del Torok Tirreno-Adriaticoko hiruhortza irabazi du
'Bi Itsasoen arteko lasterketa" irabazi duen lehen mexikarra da. Zazpigarren eta azken etapa, berriz, Jonathan Milanek eskuratu du.