1. etapa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Luke Lampertik irabazi du 2026ko Paris Nizako lehen etapa

Lampertik (EF Education EasyPost) esprintean eskuratu du garaipena, eta Vito Braek (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aularrek (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.

Luke Lamperti Foto: @ParisNice
Luke Lumperti. Argazkia: @ParisNice

Luke Lampertik (EF Education‑EasyPost) irabazi du Paris‑Niza 2026ko 1. etapa,  Acheres eta Carrieres‑sous‑Poissy artean jokatu dena, 3 ordu 45 minutu eta 17 segundoko denborarekin, azken esprint zirraragarri batean nagusituz. Vito Brae (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aular (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.

Etapak 170,9 kilometro izan ditu, eta azken 65 kilometroetan hirugarren mailako lau mendate gainditu behar izan dituzte txirrindulariek. Lehen bost kilometroetatik sei txirrindularik egin dute ihes: Casper Pedersen, Luke Durbridge, Patrick Gamper, Max Walker, Mathis Le Berre eta Sebastien Grignard. Ihesaldiak bat eginda jarraitu du eguneko zati handi batean.

Helmugatik 12 kilometrora, Max Walker ihez egiten saiatu da Chanteloup-les-Vigneseko azken igoeran, baina tropelak ihesaldiko txirrindulariak helmugatik 2 kilometrora neutralizatu ditu.

Azkenean, esprint masibo batean, Lampertik bere abiadura eta kokapen perfektua baliatu ditu lehen garaipena bereganatzeko.

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X