Ivan Cobok bere palmaresa estreinatu du Dodekanesoko Sari Nagusian
Ivan Cobo Kern Pharma taldeko txirrindulari espainiarrak irabazi du Greziako Kremasti eta Salakos artean 151 kilometroko ibilbidean jokatu den Dodekanesoko Sari Nagusia.
Cobok bere sasoiaren berri eman zuen larunbatean, Hego Egeoko Sari Nagusian hirugarren postua lortuta. Oraingoan, Ludovico Maria Mellano italiarra (XDS Astana Development) eta Jelle Johannink herbeheretarra (Unibet Rose Rockets) gainditu ditu esprintean.
Profesional gisa lortu duen lehen garaipena du, baita denboraldiko estreinakoa ere Kern Pharma taldearentzat.
Dena eman behar izan du Cobok garaipena eskuratzeko, azken 2,3 kilometroetan batez beste % 5eko desnibela izan baitute.
Zure interesekoa izan daiteke
Laboral Kutxa-Euskadik hiru klasiko jokatuko ditu Belgikan, larunbatetik astelehenera bitartean
Euskal taldeak Naia Amondarain, Irati Aranguren, Idoia Eraso, Arianna Fidanza, Sara Fiorin eta Marjolein Van't Geloof txirrindulariak izango ditu lasterketetan. Probak dira Omloop Get Nieuswsblad, larunbatean, Omloop van het Hageland, igandean, eta Le Samyn Ladies, astelehenean.
Jonas Vingegaardek Paris-Niza lasterketan eginen du 2026ko debuta, osasuneko gorabeheren ondoren sasoiz dagoela
Lasterketa kirolakeitb.eus eta ETB1en bitartez zuzenean emanen da, eta martxoaren 8tik 15era lehiatuko da.
Isaac Del Torok irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Tourra
Txirrindulari mexikarrak larunbatean lortutako lidergoa mantendu du denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Bestalde, Ivan Romeok irabazi du Andaluziako Itzulia, eta Juan Ayusok, Algarveko Itzulia.
Garaipena eta lidergoa Del Tororentzat UAE Tourreko seigarren etapan
Andaluziako Itzuliko 4. etapa ere korritu da, Tom Crabbe belgikarrak garaitu duena, eta Algarveko Itzuliko 4. etapa, berriz, Magnierrek irabazi du, eta Ayusok jarraitzen du lider.
Jonathan Milan nagusitu da berriro, eta Tiberik lider jarraitzen du UAE Tourreko bosgarren etaparen ostean
Laugarren etapa irabazi eta hurrengo egunean, Milanek besoak altxatu ditu berriro. Bestalde, Milan Fretin belgikarrak eskuratu du Andaluziako Itzuliko hirugarren etapa, eta Filippo Ganna nagusitu da erlojuaren kontrakoan Algarveko Itzuliko hirugarren etapan.
Jonathan Milan nagusitu da UAE Tourreko 4. etapan, eta Tiberik maillot gorriari eutsi dio
Amaiera agonikoan, tropelak eguneko ihesaldia helmugatik 200 metrora behera bota du, eta txirrindulari italiarrak bere potentzia izugarria inposatu du.
Tiberik Jebel Mobrah mendatean garaipena lortu du, eta lidergoa kendu dio Evenepoeli
Italiarra indartsuena izan da faboritoen artean, bakarrik helmugaratu baita World Tour lasterketa batean bere lehen garaipen erdietsiz. Gainera, maillot gorria jantzi du. Del Toro bigarren izan da; Evenepoelek, aldiz, denbora asko galdu du.
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma 2026ko Andaluziako Itzulian egonen dira asteazken honetatik aurrera
Lasterketaren 72. ekitaldia hurrengo igandean amaituko da, hilaren 22an, bost etapa jokatu ostean. Hiru euskal taldeez gain, antolatzaileek iragarri dute Jon Barrenetxea (Movistar) eta Alex Aranburu eta Jon Izagirre (Cofidis) txirrindulariek parte hartuko dutela.
Evenepoel nagusi izan da erlojupekoan, UAE Tourreko liderra da, eta Del Toro sailkapenean urrundu du
Ez da ezustekorako tarterik egon, eta Evenepoelek ziztuan egin du gizon azkarrentzako ibilbidean. Erlojupeko munduko txapeldun hirukoitza eta txapeldun olinpikoa ezin hobeto egokitu da ibilbide horretara.