JAEN PARAISO INTERIOR KLASIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma Jaen Paraiso Interior Klasikoan egonen dira, otsailaren 16an

EITBk zuzenean emanen du lasterketa; Mikel Landa eta Pello Bilbao ere arituko dira proban.

Ibon Ruiz (Kern Pharma).

Ibon Ruiz Kern Pharmako txirrindularia. Argazkia: Kern Pharma taldea.

Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma taldeak 2026ko Jaen Paraiso Interior Klasikoan egonen dira, otsailaren 16an (astelehena da). Lasterketa horretan Mikel Landa (Soudal Quick-Step) eta Pello Bilbao (Bahrain Victorious) ere izanen dira, eta EITBk zuzenean emanen du, kirolakeitb.eus eta ETB1en bitartez.

Probaren bosgarren edizioan, txirrindulariek 169 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. 2025ean, Michal Kwiatowskik irabazi zuen, eta 2024ean berriz, Oier Lazkanok. Ibon Ruiz, Kern Pharmakoa bera, hirugarrena izan zen aurreko urteko ekitaldian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X