Jay Vinek eskafoidea hautsita irabazi zuen Down Under Tourra
Australiar txirrindulariak erorikoa izan zuen igandean, lasterketako azkenengo etapan, kanguro bat pelotoian bat-batean sartu zenean. Astearte honetan egin diote ebakuntza Vineri.
Jay Vine UAE Emirates taldeko australiar txirrindulariak eskafoidea hautsita zuela irabazi zuen igandean 2026ko Santos Tour Down Under lasterketa. Vinek erorikoa izan zuen lasterketako azken etapan, kanguru bat troplean bat-batean sartu zenean, eta astearte honetan egin diote ebakuntza.
Vine (bigarrenez eskuratu du garaipena Tour Down Underreko sailkapen nagusian) errepidean bertan aztertu zuten, eta lasterketan jarraitu ahal izan zuen, taldekide baten bizikletarekin. UAEko hainbat txirrindularik utzita zuten lasterketa; besteak beste, Jhonatan Narvaez ekuadortarra, alegia, 2025eko garailea, sailkapen nagusian bigarren postuan zegoela.
“Lasterketaren ondoren, Jayk eskumuturrean mina zuen, azken etapan izandako ezbeharraren ondorioz. Mediku azterketaren ondoren, ezkerreko eskumuturreko eskafoidean haustura zuela zehaztu zen, eta astearte goizean ebakuntza egin zaio”, jakinarazi du Adrian Rotunnok UAEko mediku zuzendariak. Ez du zehaztu txirrindularia zenbat eman beharko duen bajan.
Zure interesekoa izan daiteke
Filippo Gannak eta Marlen Reusserrek Flandrian Zehar klasikoan garaipena lortu dute
Txirrindulari italiarrak Wout Van Aert bertako idoloa gainditu du azken metroetan, jazarpen luze baten ostean. Suitzarra, aldiz, Demi Vollering eta Lieje Nooijen neerlandarren aurretik helmugaratu da.
Vingegaardek irabazi du Volta, eta Brady Gilmore nagusitu da azken etapan
Txirrindulari danimarkarrak irabazi du Kataluniako Volta, Gilmore australiarrak azken etapa esprintean eskuratu ostean.
Vingegaardek bideratuta utzi du Volta, mendiko bigarren etapa jarraian irabazita
Kataluniako lasterketako liderrak erasoa jo du etapa amaitzeko 2,2 kilometro falta zirenean, eta bakarrik helmugaratu da, 4 ordu, 5 minutu eta 19 segundoko denbora eginda. Danimarkarrak bigarren etapa jarraian irabazi du, ostiralean Coll de Pal mendatean nagusitu ondoren.
Van der Poel bere erresistentzia erakutsiz gailendu da E3 Saxo Classic lasterketan
Nederlandarrak bere aurkarien arteko desadostasunak aprobetxatu ditu bere ibilbide profesionaleko 60. garaipena lortzeko.
Vingegaard, Voltako lider berria Coll de Pal mendatean gailendu ondoren
Vingegaardek bakarrik ekin dio erasoari helmugatik 5,9 kilometrora, eta 51 segundoko aldearekin zeharkatu du helmuga.
Miguel Indurain 2026 Sari Nagusiaren ibilbidea, profila eta ordutegia
Lizarrako lasterketan 19 taldek parte hartuko dute. Probak 200 kilometro inguruko ibilbidea eta 3.500 metroko desnibel positiboa izango du.
Vernonek esprintean irabazi dio Godoni, baina frantziarrak Voltako lidergoa sendotu du
Valter 2000 eski estazioko azken igoera bertan behera utzi dute antolatzaileek, eta txirrindulariek laugarren etapa Mataro eta Camprodon artean egin dute (151 kilometro).
Godon liderrak bere bigarren etapa irabazi du Voltan, Evenepoel helmugatik metro gutxira erori ondoren
Etapak ezusteko amaiera izan du, Evenepoel Vingegaardekin batera buruan zihoala, helmugara iristeko 500 metrora dagoen biribilgune baten sarreran erori denean. Kaos horren erdian Godon liderra agertu da, esprinta abiatu eta bere bigarren garaipena hiru egunetan poltsikoratzeko.
Magnus Cort nagusitu da bigarren etapan, eta Godonek Voltaren lidergoari eutsi dio
Uno-X Mobility taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du Banyoleseko helmugan. Bigarren etapan goiz osatu den ihesaldi bat izan da protagonista.
Dorian Godon frantziarra, Voltako lehen liderra, lehen etapa esprint estu batean irabazi ostean
Ineos Grenadierseko txirrindulariak Remco Evenepoel (Red Bull-Bora-Hansgroge) gainditu du azken metroetan.