McNulty estatubatuarrak irabazi du Poloniako Tourra, eta Pello Bilbao bederatzigarren sailkatu da
Brandon McNulty (UAE) estatubatuarrak irabazi du Poloniako Tourreko 82. edizioa, igande honetan 12,5 kilometroko erlojupekoa nagusitasunez irabazita eta Victor Langellotti (Ineos Grenadiers) liderrari aurrea hartuta. Pello Bilbao (Bahrain – Victorious) bizkaitarra 20. izan da, irabazlearengandik 45 segundora, eta sailkapen nagusiko bederatzigarren postuan amaitu du.
Langellottik 10 segundora zuen sailkapen nagusian McNulty gaurko etapa jokatu aurretik, baina ezin izan dio haren erritmoari eutsi, eta bosgarren geratu da azkenean, 46 segundora.
Lorenzo Milesi (Movistar) italiarrak gertu izan du garaipena erlojupekoan, baina estatubatuarrak lidergoa kendu dio 14:31ko denbora eginez, 12 segundoko aldea aterata, eta 15era sailkatu da Matteo Sobrero (Red Bull-Bora), eguneko etapako hirugarren sailkatua.
Poloniako Tourreko sailkapen nagusian, Antonio Tiberi (Bahrain Victorious) izan da bigarren, 29 segundora. Matteo Sobrero (Astana) italiarrak osatu du podiuma, maillot horiarengandik 37 segundora.
Etapako sailkapena
1 - MCNULTY Brandon (UAE) 0:14:31
2 - MILESI Lorenzo (Movistar) + 0:12
3 - SOBRERO Matteo (Red Bull) + 0:15
4 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 0:15
5 - TURNER Ben (Ineos) + 0:19
Sailkapen nagusia
1 - MCNULTY Brandon (UAE) 25:10:57
2 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 0:29
3 - SOBRERO Matteo (Red Bull) + 0:37
4 - CHRISTEN Jan (UAE) + 0:39
5 - LANGELLOTTI Victor (Ineos) d. b.
9 - Pello Bilbao (Bahrain - Victorious) + 1:02
Zure interesekoa izan daiteke
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard bezalako aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.
Gannak bere legea ezarri eta Tirreno-Adriatico lasterketako erlojupekoa irabazi du berriro
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen arteko lasterketaren hasierako lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi baititu.
Luke Lampertik irabazi du 2026ko Paris Nizako lehen etapa
Lampertik (EF Education EasyPost) esprintean eskuratu du garaipena, eta Vito Braek (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aularrek (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.
Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan
Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.
2026eko Paris-Niza, zuzenean, EITBn, igandetik aurrera
Course au Soleil (Eguzkiaren Lasterketa) Acheresetik, lasterketa lehen aldiz hartuko duen hiritik, abiatuko da eta astebete geroago iritsiko da Nizara. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta kirolakeitb.eusen 15:30etik aurrera.