Otsailaren 19tik 23ra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jarraitu Andaluziako Itzulia, zuzenean, EITB Median

Lasterketak 71. edizioa izango du aurten, eta lehen aldiz egin zenetik 100 urte pasa dira. Etapa guztiak eitb.eus-en eta Euskal Telebistan izango dira ikusgai.
Andaluziako Itzulia
Andaluziako Itzulia, EITB Median. Argazkia: EITB Media

Andaluziako Itzuliaren 71. edizioa asteazken honetan hasiko da, Torroxen (Malaga), eta igandean amaituko da, La Linea de la Concepcionen (Cadiz). Guztira, 820 kilometro egingo dituzte txirrindulariek, eta 6 etapatan 11 mendate igo beharko dituzte. Aurten, gainera, 100 urte beteko dira 1925ean Andaluziako Itzuliaren lehen edizioa egin zenetik. Etapa guztiak ETBn eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.

Lehen etapan, Torrox Costa eta Cueva de Nerja bitarteko ibilbidea egingo dute, Malagan. 162 kilometro egin eta 5 mendate igo beharko dituzte antolatzaileek itzuliko etapa nagusitzat jo duten honetan.

2025eko Andaluziako Itzuliaren 1. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es. 2025eko Andaluziako Itzuliaren 1. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

Honako hauek dira gainerako etapen ibilbideak:

2. Alcaudete (Jaen) - Torredelcampo (Jaen): 133 km

2025eko Andaluziako Itzuliaren 2. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es. 2025eko Andaluziako Itzuliaren 2. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

3. Arjona (Jaen) - Pozoblanco (Kordoba): 162 km

2025eko Andaluziako Itzuliaren 3. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es. 2025eko Andaluziako Itzuliaren 3. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

4. Kordoba - Alhaurin de la Torre (Malaga): 195 km

2025eko Andaluziako Itzuliaren 4. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es. 2025eko Andaluziako Itzuliaren 4. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

5. Benahavis (Malaga) - La Linea de la Concepción (Cadiz): 172 km

2025eko Andaluziako Itzuliaren 5. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es. 2025eko Andaluziako Itzuliaren 5. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

Iaz Maxim Gils belgikarra izan zen nagusi. Ezohiko edizioa izan zen 2024koa, etapa bakarra izan baitzuen (5 kilometroko erlojupekoa); izan ere, antolatzaileek ezin izan zuten parte-hartzaileen segurtasuna bermatu, guardia zibil nahikorik ez zutelako zeregin horretarako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X