Evenepoelen eta Roglicen itzulera, igande honetako Dauphine Kriteriumean
Primoz Roglic eta Remco Evenepoel lehiara itzuliko dira igande honetan, Tourra hasteko hilabete eskas falta denean.
Tourrerako sasoi puntua neurtzeko balio duen lasterketak 8 etapa izango ditu, igande honetan hasi eta hilaren 9ra arte, helmuga mendate batean duten bost etaparekin eta erlojupeko batekin.
Jonas Vingegaard iazko irabazlea ez da irteeran izango, Itzulian erorikoa izan ostean errekuperatzen jarraitzen baitu. Tourrerako gainerako faboritoek, aldiz, indarrak neurtzeko aukera izango dute Dauphinen, aurten hilaren 29an Florentzian hasiko den Tourraren atarian.
Kriteriuma irabazteko hautagai ugari daude aurten. Primoz Roglic (Bora) da favorito nagusia, eta esloveniarrak, gainera, talde indartsua izango du ondoan, Vlasov eta Hindley barne.
Espainiako Itzuliko irabazle hirukoitza errepideetatik aldenduta izan da, apirilaren 4an Itzulian eroriko larria izan zuenetik. Hala ere, eroriko hartan aurkariek baino lesio arinagoak izan zituen.
Eroriko hartan min hartu zutenetariko bat Remco Evenepoel (Soudal) izan zen, besteak beste, lepauztaia hautsi baitzuen. Mikel Landarekin batera, belgikarra bere sasoi onena berreskuratzeko bidean da, baina oraindik ez du lehian sartzeko aukerarik izan. Bere helburu nagusia sentsazioak berreskuratzen joatea da, sailkapen orokorrari begiratu gabe.
Aurreikuspenen arabera, eta Juan Ayusok eta Carlos Rodriguezek ere zeresana eman dezakete Dauphineko 76. edizio honetan. Ayusok Itzulia irabazi zuen eta bosgarren izan zen Carlos Rodriguezek irabazitako Romandiako Itzulian.
Podiumari orokorrean begiratuta, beste izen batzuk ere ageri dira: Sepp Kuus, Matteo Jorgenson Vismako taldekidea, Tao Geoghegan Hart britainiarra eta Jai Hindley australiarra, esaterako.
Bost iritsiera aldapan gora
Mendia izango da Dauphineko protagonista nagusia; zortzi etapetako bost mendate batean amaituko dira. Erlojuaren kontrako saioak ere bere garrantzia izango du, laugarren egunean jokatuko da eta 34 kilometroko ibilbidea izango du.
Esprinterrentzako ere izango da aukerarik, lehen egunean St.-Pourçain-sur-Sioulen eta ostegunean Saint-Priesten. Mendiko etapak astelehenean hasiko dira, 2. eta 3. mailako bi mendaterekin. 10,9 kilometroko igoera eta batez beste 3,6ko maldak dituen Col de la Loge mendatean izango dute helmuga. Hirugarren eguna gogorragoa izango da, Les Establerako igoerarekin: 3,8 kilometro aldapan gora, helmugatik 4,5 kilometrora.
Asteburu erabakigarria
Aurtengo ekitaldia asteburuan erabakiko da, orduan iritsiko baitira mendate gogorrenak. Ostiralean, Granier (2. mailakoa, 8,9 kilometroko igoera eta batez beste % 5,5eko maldak) eta Le Collet d'Allevard (maila berezikoa, 11 kilometroko igoera eta batez beste % 8ko maldak) igo beharko dituzte.
Larunbatean, Savoian, lau mendate zail izango dituzte: Saisies (1. mailakoa, 9,5 kilometroko igoera eta batez beste % 6,5eko maldak), Arâches (1. mailakoa, 6,2 kilometroko igoera eta batez beste % 7,3ko maldak), Ramaz (1. mailakoa, 14 kilometro eta batez beste % 7ko maldak) eta Samoëns (maila berezikoa, 10 kilometrokoa eta batez beste % 9,3ko maldak).
Igandean, errematea iritsiko da: Le Salèvere igo beharko dute (1. mailakoa, 12,2 kilometroko igoera eta batez beste % 6,8ko maldak) eta Plateau des Glièreseko helmugarako igoera (1. mailakoa, 9,3 kilometroko igoera eta batez beste % 7,3ko maldak), oraingoan lurreko tarterik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Vingegaardek kolpe bikoitza eman du Uchonen, eta Ayusok erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du
Danimarkako txirrindularia lasterketako lider berria da laugarren etapan bakarrik helmugaratu ondoren. Vingegaardek erasoa jo du helmugatik 1000 metrora, eta atzean utzi ditu Daniel Felipe Martinez eta Tim Van Dijke.
Jonas Vingegaardi laugarren etaparen garaipena eman dion erasoaldia eta helmugaratzea
Kilometro baten faltan, Jonas Vingegaardek (VISMA) eraso egin eta lasterketa ondo bideratuta utziko duen garaipena lortu du. 42 segunduko desberdintasunarekin helmugaratu da Daniel Felipe Martínez (Red Bull-BORA), jarraian, Tim Van Dijke (Red Bull-BORA).
Andresenek esprintean hegan egin du, Del Torok kontrolatzen duen Tirreno-Adriatico lasterketan
23 urteko danimarkarra jaun eta jabe izan da Magliano de 'Marsiko helmugan, Jonathan Milan eta Jasper Philipsen bezalako faboritoen aurretik. Milan bera etapako podiumetik urrun geratu da bere erasoa goizegi abiatuta.
Bi kuloterekin atera da Jonas Vingegaard Paris-Nizako laugarren etapan
Lehenago ikusi gabekoa egin du Jonas Vingegaardek: Bi kuloterekin atera da lasterketako laugarren etapara. Xira, maillot luze bat, bigarren xira bat, bigarren maillota eta bi kulot zeramatzan danimarkarrak soinean.
Juan Ayusok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko batengatik, lasterketako lider zebilela
Lidl-Trekeko txirrindularia laugarren etapa amaitzeko 47 kilometro gelditzen zirela jausi da, asteazkenean, eta proba utzi du; maillot horia zeraman, hirugarren etapan lortu baitzuen.
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.