2024ko Miguel Indurain Sari Nagusiaren profila, ibilbidea, ordutegia eta parte-hartzaileak (198,1 km)
Miguel Indurain-Laboral Kutxa Sari Nagusiak historian hogeita bosgarren aldiz jokatuko dute larunbatean, martxoaren 30ean. 198,1 kilometroko ibilbidea izango du, Lizarran hasiko da, eta Nafarroako hirian bertan amaitu. Jon Izagirre Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarrak, 2016an eta 2023an garaipena eskuratuta, aukera du hirugarrenez irabazteko; lortuz gero, Lizarrako lasterketan gehienetan irabazi dutenekin berdinduko luke, alegia, Angel Viciosorekin eta Alejandro Valverderekin (Hortensio Vidaurretak, Miguel Mari Lasak eta Juan Fernandezek ere hirutan irabazi zuten, baina probak, garai haietan, beste izendapen batzuk zituen). Orain, 2024an, Miguel Indurain Sari Nagusiak 22 talde izango ditu irteeran, WorldTeam mailako hamaika. Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere izango dira. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute lasterketa, 15:00etatik.
Antolatzaileek erabaki dutenez, irteera neutralizatua 12:05ean egingo dute, eta benetako irteera, aldiz, 12:10ean. Bi esprint berezi, hiru tarteko helmuga eta lau mendate puntuagarri izango dira. Mendateei erreparatuta, 1. mailako Girgillao igo beharko dute ziklistek; Lezaun eta Eraul, ordea, 2. mailakoak dira, eta azken hori bi aldiz igoko dute. Erauleko bigarren igoera helmugarako hamar kilometro gelditzen direnean burutuko dute.
Hala, tropelak, lasterketa hasita, Lizarratik Zubielkira joango da, gerora Murietara, eta jarraian Antzinera. Legaria Baserrian, 15. kilometroan, probako aurreneko esprint berezia jokatuko dute. Hamahiru kilometro aurrerago, 28,1.ean, Arroitzen, lehenengo tarteko meta izango da.
Proba Barnarinen, Lukinen, Urbiolan eta Azketan ibiliko da, berriro ere Zubielkira bueltatu aurretik. 50,4. kilometroan, Lizarran beste behin, tarteko helmuga jokatuko dute. Aiegin eta Iratxen izango da Miguel Indurain Sari Nagusia ondoren; 67,4. kilometroan, Legaria Baserrian berriro ere, aurtengo bigarren eta azken esprint berezia izango da jokoan.
73,3. kilometroan, Olexoa igoko dute txirrindulariak. Hori ez da puntuagarria, baina Eraul, aldiz, bai, 97,3.ean. Mendate horrek 3,9 kilometroko ahalegina eskatuko die txirrindulariei, eta, batezbeste, % 5,1eko malda du; 2. mailakoa da. Segituan, lasterketa Lizarrara doa, eta gero Irurrera eta Garisoainera. Girgillao igotzen hasiko dira, orduan; 1. mailako mendate hori ez da bereziki gogorra, % 2,6ko malda baitu, baina luzea da: 10,6 kilometro ditu. Pankarta 132,1. kilometroan izango da.
Muzkin, Estenotzen eta Muetzen izango da proba jarraian; ondoren, 2. mailako Lezaun mendatea igoko dute. Lezaunek 3,8 kilometroko luzera du, eta, batezbeste, % 5,3ko malda. Lezaundik jaitsita, Abartzuzak jasoko ditu Miguel Indurain Sari Nagusiko ziklistak, eta berriro ere Lizarrak; 170. kilometroan, amaierarako 30 baino gutxiago geldituko direnean, eguneko hirugarren eta azken tarteko helmuga izango dugu ikusgai.
Eraulek 188,3. kilometroan izango du bigarren igoera, eta hori erabakigarria izan liteke; izan ere, hori gaindituta, parte-hartzaileek hamar kilometro soilik izango dituzte aurretik, helmugarako. Amaiera, ohi bezala, Lizarran izango da; bertan jakingo dugu nor den 25. Miguel Indurain Sari Nagusiko irabazlea.
Garaipen hori lortzeko hautagaiak diren txirrindularien zerrendan goi mailako izenak daude. Besteak beste, hauek nabarmenduko ditugu: Jon Izagirre (Cofidis), Emmanuel Buchmann (BORA-hansgrohe), Felix Gall (Decathlon AG2R), Andrey Amador y Richard Carapaz (EF Education), Mattias Skjelmose (Lidl-Trek), Alex Aranburu (Movistar), Warren Barguil (DSM), Simon Yates (Jayco-AlUla) eta Juan Ayuso eta Brandon McNulty (UAE).
2024ko Miguel Indurain Sari Nagusiaren profila
Zure interesekoa izan daiteke
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard bezalako aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.
Gannak bere legea ezarri eta Tirreno-Adriatico lasterketako erlojupekoa irabazi du berriro
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen arteko lasterketaren hasierako lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi baititu.
Luke Lampertik irabazi du 2026ko Paris Nizako lehen etapa
Lampertik (EF Education EasyPost) esprintean eskuratu du garaipena, eta Vito Braek (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aularrek (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.
Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan
Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.
2026eko Paris-Niza, zuzenean, EITBn, igandetik aurrera
Course au Soleil (Eguzkiaren Lasterketa) Acheresetik, lasterketa lehen aldiz hartuko duen hiritik, abiatuko da eta astebete geroago iritsiko da Nizara. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta kirolakeitb.eusen 15:30etik aurrera.