Igandean korrituko da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Flandriako Itzuliak gizonezkoen eta emakumezkoen sariak parekatu ditu

Emakumezkoen lasterketak 50.000 euro banatuko ditu saritan, gizonezkoen lasterketan banatzen den kopuru berdina. Flandriako Tourra zuzenean emango dute igande honetan ETBk eta eitb.eusek.
Txirrindulariak, emakumezkoen Munduko Txapelketan
Txirrindulariak, emakumezkoen Munduko Txapelketan. Argazkia: Efe.

Flandeseko Itzulia antolatzen duen Flander Classics enpresak emakumezkoen eta gizonezkoen lasterketen sariak parekatzea erabaki du, Closing the gap (Arrakala ixten) ekimenari jarraituta.

Lasterketa zuzenean emango dute, igande honetan, ETBk eta eitb.eus-ek.

Tomas Van den Sipiegel Flanders Classics enpresako arduradun nagusiak esan duenez, erabakia "hasiera baino ez da". Horrela, emakumezkoen lasterketak sarietarako duen aurrekontua 50.000 eurora igo dute, "gizonezkoen probak duen aurrekontu berdina".

 

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X