Sergio Higuita, Volta 2022ko irabazlea
Sergio Higuita (BORA-Transgohe) kolonbiarrak erdietsi du garaipena Kataluniako Itzuliko 101. edizioan.
Azken eguneko etapan, Montjuicen gora, ondo egin die aurre erasoei Higuita kolonbiarrak Voltan garaipena erdiesteko.
7. etapako irabazlea eta indartsuena Andrea Bagioli (Quick-Step) izan da. Italiarrak talde txiki batean izandako esprinta irabazi du.
Richard Carapaz (INEOS) izan da eraso gehien jo dituen txirrindularia, baina ezin izan ditu aurkariak atzean utzi. Azkenean bigarren egin du sailkapen nagusian, 16 segundora; hirugarren postua Joao Almeidarentzat (UAE Team Emirates) izan da, 52ra.
Nabarmentzekoa da mendiko sailkapena. Bertan, Mikel Bizkarra (Euskaltel - Euskadi) eta Ander Okamika (Burgos-BH) ziklistek bigarren eta hirugarren egin dute, hurrenez hurren; lehen postua Higuitarentzat ere izan da.
7. ETAPAko SAILKAPENA
1- BAGIOLI Andrea (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 3:18:09
2- VALTER Attila (Groupama - FDJ) 0:00
3- BARCELÓ Fernando (Caja Rural - Seguros) RGA 0:00
4- AYUSO Juan (UAE Team Emirates) 0:00
5- TEUNS Dylan (Bahrain - Victorious) 0:00
6- MARTIN Guillaume (Cofidis) 0:00
7- QUINTANA Nairo (Team Arkéa Samsic) 0:00
8- VERONA Carlos (Movistar Team) 0:00
9- HIGUITA Sergio (BORA - hansgrohe) 0:00
10- CARAPAZ Richard (INEOS Grenadiers) 0:00
SAILKAPEN NAGUSIA
1- HIGUITA Sergio (BORA - hansgrohe) 29:53:33
2- CARAPAZ Richard (INEOS Grenadiers) 0:16
3- ALMEIDA JoAo (UAE Team Emirates) 0:52
4- QUINTANA Nairo (Team Arkéa Samsic) 0:53
5- AYUSO Juan (UAE Team Emirates) 1:08
6- O'CONNOR Ben (AG2R Citroën Team 1:10
7- JOHANNESSEN Tobias (Halland Uno-X Pro Cycling Team) 1:13
8- MARTIN Guillaume (Cofidis) 1:16
9- TRÆEN Torstein (Uno-X Pro Cycling Team) 1:27
10- OOMEN Sam (Jumbo-Visma) 1:55
MENDIKO SAILKAPENA
1- HIGUITA Sergio (BORA - hansgrohe) 28 puntu
2- BIZKARRA Mikel (Euskaltel - Euskadi) 21
3- OKAMIKA Ander (Burgos-BH) 20
Zure interesekoa izan daiteke
Vingegaardek kolpe bikoitza eman du Uchonen, eta Ayusok erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du
Danimarkako txirrindularia lasterketako lider berria da laugarren etapan bakarrik helmugaratu ondoren. Vingegaardek erasoa jo du helmugatik 1000 metrora, eta atzean utzi ditu Daniel Felipe Martinez eta Tim Van Dijke.
Jonas Vingegaardi laugarren etaparen garaipena eman dion erasoaldia eta helmugaratzea
Kilometro baten faltan, Jonas Vingegaardek (VISMA) eraso egin eta lasterketa ondo bideratuta utziko duen garaipena lortu du. 42 segunduko desberdintasunarekin helmugaratu da Daniel Felipe Martínez (Red Bull-BORA), jarraian, Tim Van Dijke (Red Bull-BORA).
Andresenek esprintean hegan egin du, Del Torok kontrolatzen duen Tirreno-Adriatico lasterketan
23 urteko danimarkarra jaun eta jabe izan da Magliano de 'Marsiko helmugan, Jonathan Milan eta Jasper Philipsen bezalako faboritoen aurretik. Milan bera etapako podiumetik urrun geratu da bere erasoa goizegi abiatuta.
Bi kuloterekin atera da Jonas Vingegaard Paris-Nizako laugarren etapan
Lehenago ikusi gabekoa egin du Jonas Vingegaardek: Bi kuloterekin atera da lasterketako laugarren etapara. Xira, maillot luze bat, bigarren xira bat, bigarren maillota eta bi kulot zeramatzan danimarkarrak soinean.
Juan Ayusok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko batengatik, lasterketako lider zebilela
Lidl-Trekeko txirrindularia laugarren etapa amaitzeko 47 kilometro gelditzen zirela jausi da, asteazkenean, eta proba utzi du; maillot horia zeraman, hirugarren etapan lortu baitzuen.
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.