Joao Almeidak irabazi du etapa eta Nairo Quintana lider jarri da
Joao Almedia portugaldarrak (UAE Team Emirates) esprintean irabazi du Boí Taüllen, Lleidan, amaitu den etapa, Karaluniako Itzuliko laugarrena. Hala ere, Nairo Quintana da sailkapen nagusiko lider berria, osteguneko etapan bigarren egin ostean.
Almeidak eta Quintanak denbora bera dute sailkapeneko lehen postuetan baina kolonbiarrak postu hobeak egin ditu aurreko etapetan eta horrek lider jarri du.
Etapako hirugarren postua beste kolonbiar batek lortu du, Bora-Transgohe taldeko Sergio Higuitak, eta sailkapen nagusian ere hirugarren jarri da, liderrarengandik sei segundora.
4. etapako sailkapena
1-. ALMEIDA João UAE Team Emirates 4:20:27
2-. QUINTANA Nairo Team Arkéa Samsic +0:00
3-. HIGUITA Sergio BORA - hansgrohe +0:00
4-. POELS Wout Bahrain - Victorious +0:07
5-. JOHANNESSEN Tobias Halland Uno-X Pro Cycling Team +0:13
6-. AYUSO Juan UAE Team Emirates +0:13
7-. CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers +0:13
8-. HINDLEY Jai BORA - hansgrohe +0:13
9-. RODRÍGUEZ Carlos INEOS Grenadiers +0:13
10-. MARTIN Guillaume Cofidis +0:13
Sailkapen nagusia
1-. QUINTANA Nairo Team Arkéa Samsic 17:04:53
2-. ALMEIDA João UAE Team Emirates +0:00
3-. HIGUITA Sergio BORA - hansgrohe +0:06
4-. AYUSO Juan UAE Team Emirates +0:17
5-. POELS Wout Bahrain - Victorious +0:17
6-. O'CONNOR Ben AG2R Citroën Team +0:17
7-. JOHANNESSEN Tobias Halland Uno-X Pro Cycling Team +0:23
8-. MARTIN Guillaume Cofidis 0:23
9-. CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers +0:26
10-. TRÆEN Torstein Uno-X Pro Cycling Team +0:34
Zure interesekoa izan daiteke
Yuliia Biriukovak (Laboral Kutxa) bigarren postu bikaina lortu du San Salvadorko Sari Nagusian
Francesca Hall (Roland Cogeas Cycling) britainiarra nagusitu da azken igoeran, baina Laboral Kutxako txirrindulariak erritmo altuari eutsi dio bigarren postua lortzeko, segundo gutxi batzuk geroago helmugaratuta.
Laboral Kutxa-Euskadi eta Caja Rural-Seguros RGA taldeek 2026ko Flèche Wallonne eta Lieja-Bastogne-Lieja lasterketetan parte hartuko dute
Euskal taldeek Ardeetako Trilogia osatzen duten bigarren eta hirugarren klasikoetan parte hartzeko gonbidapena jaso dute. Gainera, Kern Pharmak ere gizonezkoen Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan parte hartuko du.
Mikel Landa eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma taldeak 2026ko Kataluniako itzulian egonen dira
Lasterketa martxoaren 23tik 29ra jokatuko dute. Bertan, besteak beste, Jonas Vingegaard, Remco Evenepoel, Joao Almeida, Florian Lipowitz eta Tom Pidcock ere egonen dira.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourreko hirugarren etapa
Euskal taldearen hirugarren garaipena da lasterketan, Sotok berak atariko etapa bereganatu baitzuen, eta Marjolein Vant Geloof Herbeheretako txirrindulariak, aurreneko etapa.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorko Tourraren atarikoa
Txirrindulari gaztea San Salvadorko erdigune historikoan korritutako 2,7 kilometroko ibilbidean nagusitu da, 3 minutu eta 48 segundoko denbora eginda, eta taldearen lehen garaipena lortu du UCIren lasterketa batean.
Mikel Landa eta Pello Bilbao Jaen Paraiso Interior Klasikoan izango dira, otsailaren 16an
Bi euskal txirrindulariek 169 kilometrotan asfaltoa eta landa zatiak uztartzen dituen lasterketan parte hartuko dute.
Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun
Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean. Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.
Itzulia Basque Country 2026 apirilaren 6tik 11ra jokatuko da, eta Donostiako Klasikoa, abuztuaren 1ean
Gainera, Euskal Herriko errepideek Itzulia Women maiatzaren 15etik 17ra hartuko dute.
Pogacarrek historia egin du bosgarrenez jarraian Il Lombardia irabazita
Esloveniako txirrindulariak bosgarren garaipena jarraian lortu du larunbat honetan Il Lombardian, txirrindularitzaren historian mugarri berri bat sinatuz.
Usoa Ostolazak bigarren amaitu du Andaluziako Itzulian
Zarauzko txirrindulariak lehia gogorra izan du Cat Ferguson (Movistar) britainiarrarekin, baina azken horrek lortu du garaipena.