Gannak Evenepoel eta Pogacar gainditu ditu erlojupekoan eta lidergoa estreinatu du
Filippo Gannak (INEOS Grenadiers) irabazi du Tirreno - Adriatikoko Lido di Camaiorren egin den eta 13,9 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoa. Liderraren jertse urdina jantzi du, lasterketa irabazteko bi faboritoak gaindituta: Remco Evenepoel belgikarra (Quick-Step Alpha Vinyl Team) eta Tadej Pogacar esloveniarra (UAE Team Emirates).
Gannak 15 minutu eta 57 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Evenepoel bigarren izan da, 11 segundora; Pogacarrek, berriz, hirugarren postuan amaitu du 18 segundora.
Euskal txirrindulariei dagokienez, Pello Bilbao (Bahrain Victorious) Gernika-Lumokoak Gannak baino minutu 1 eta 10 segundo gehiago behar izan ditu. Alex Aranburuk (Movistar Team) aldiz, irabazlearengandik minutu eta 21 segundora bukatu du. Mikel Landak (Bahrain - Victorious) minutu bat eta 23 segundo galdu ditu liderrarekiko.
Astearte honetan 57. edizioko etapa luzeena jokatuko da eta txirrindulariek 219 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre.
LEHEN ETAPAREN SAILKAPENA ETA SAILKAPEN NAGUSIA:
1- GANNA Filippo (INEOS Grenadiers) 0:15:17
2- EVENEPOEL Remco (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:11
3- POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 0:18
4- ASGREEN Kasper (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:24
5- DOWSETT Alex (Israel - Premier Tech) 0:25
6- ARENSMAN Thymen (Team DSM) 0:28
7- LUDVIGSSON Tobias (Groupama - FDJ) 0:32
8- VAN EMDEN Jos (Jumbo-Visma) 0:33
9- BJERG Mikkel (UAE Team Emirates) 0:39
10- SOBRERO Matteo (Team BikeExchange - Jayco) d.b.
Zure interesekoa izan daiteke
Yuliia Biriukovak (Laboral Kutxa) bigarren postu bikaina lortu du San Salvadorko Sari Nagusian
Francesca Hall (Roland Cogeas Cycling) britainiarra nagusitu da azken igoeran, baina Laboral Kutxako txirrindulariak erritmo altuari eutsi dio bigarren postua lortzeko, segundo gutxi batzuk geroago helmugaratuta.
Laboral Kutxa-Euskadi eta Caja Rural-Seguros RGA taldeek 2026ko Flèche Wallonne eta Lieja-Bastogne-Lieja lasterketetan parte hartuko dute
Euskal taldeek Ardeetako Trilogia osatzen duten bigarren eta hirugarren klasikoetan parte hartzeko gonbidapena jaso dute. Gainera, Kern Pharmak ere gizonezkoen Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan parte hartuko du.
Mikel Landa eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma taldeak 2026ko Kataluniako itzulian egonen dira
Lasterketa martxoaren 23tik 29ra jokatuko dute. Bertan, besteak beste, Jonas Vingegaard, Remco Evenepoel, Joao Almeida, Florian Lipowitz eta Tom Pidcock ere egonen dira.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourreko hirugarren etapa
Euskal taldearen hirugarren garaipena da lasterketan, Sotok berak atariko etapa bereganatu baitzuen, eta Marjolein Vant Geloof Herbeheretako txirrindulariak, aurreneko etapa.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorko Tourraren atarikoa
Txirrindulari gaztea San Salvadorko erdigune historikoan korritutako 2,7 kilometroko ibilbidean nagusitu da, 3 minutu eta 48 segundoko denbora eginda, eta taldearen lehen garaipena lortu du UCIren lasterketa batean.
Mikel Landa eta Pello Bilbao Jaen Paraiso Interior Klasikoan izango dira, otsailaren 16an
Bi euskal txirrindulariek 169 kilometrotan asfaltoa eta landa zatiak uztartzen dituen lasterketan parte hartuko dute.
Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun
Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean. Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.
Itzulia Basque Country 2026 apirilaren 6tik 11ra jokatuko da, eta Donostiako Klasikoa, abuztuaren 1ean
Gainera, Euskal Herriko errepideek Itzulia Women maiatzaren 15etik 17ra hartuko dute.
Pogacarrek historia egin du bosgarrenez jarraian Il Lombardia irabazita
Esloveniako txirrindulariak bosgarren garaipena jarraian lortu du larunbat honetan Il Lombardian, txirrindularitzaren historian mugarri berri bat sinatuz.
Usoa Ostolazak bigarren amaitu du Andaluziako Itzulian
Zarauzko txirrindulariak lehia gogorra izan du Cat Ferguson (Movistar) britainiarrarekin, baina azken horrek lortu du garaipena.