UAE Tourra, 3. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ganna, Dumoulin eta Pogacarg gainditu ditu erlojupekoan Stefan Bissengerrek

Education-EasyPost taldeko txirrindulia lasterketako lider jarri da.
EAU Tourra. Argazkia: UAE Tour Official
EAU Tourra. Argazkia: UAE Tour Official

UAE Tourreko bigarren etapan txirrindulariek erlojuaren kontrako jardunaldia izan dute. Ajman hasi eta amaitu da nahiz eta 9 kilometro soilik izan ibilbide gogorra eta zorrotza izan da.

Stefan Bissenger (EF Education-EasyPost) ziklistak 9:43ko denborarekin erdietsi du garaipena; 7 segundo gehiago behar izan ditu Filippo Gannak (INEOS Grenadiers), 14  Tom Dumoulinek (Jumbo-Visma) eta 18 Tadej Pogacarrek (UAE Team Emirates).

Etapa garaipenarekin EF Education-EasyPosteko Bissenger lider berria da.

3. ETAPAko SAILKAPENA

1. BISSEGGER Stefan (EF Education-EasyPost) 9:43

2. GANNA Filippo (INEOS Grenadiers) 0:07

3. DUMOULIN Tom (Jumbo-Visma) 0:14

4. POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 0:18

5. ALMEIDA João (UAE Team Emirates) 0:22

6. BJERG Mikkel (UAE Team Emirates) 0:24

7. DE BOD Stefan (Astana Qazaqstan Team) 0:24

8. VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) 0:25

9. PRICE-PEJTERSEN (Johan Bahrain - Victorious) 0:26

10. PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Fenix) 0:28

SAILKAPEN NAGUSIA

1. BISSEGGER Stefan (EF Education-EasyPost) 9:13:02

2. GANNA Filippo (INEOS Grenadiers) 0:07

3. PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Fenix) 0:12

4. DUMOULIN Tom (Jumbo-Visma) 0:14

5. POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 0:18

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X