UAE Tourra, 2. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mark Cavendish beteranoak irabazten jarraitzen du

36 urteko txirrindulariak Abu Dhabi Breakwaten lortu du garaipena Jasper Philipsen eta Pascal Ackermannen aurretik.
Mark Cavendish. Argazkia: @uae_tour
Mark Cavendish. Argazkia: @uae_tour

UAE Tourreko bigarren etapa Hudayriyat Islandetik atera eta Abu Dhabi Breakwaten amaitu  da 176 kilometro burutu eta gero.

Ibilbidea lau-laua eta gizon azkarrentzat aproposa lehen egunean bezala.

Gaurkoan Mark Cavendish (Quick-Step Alpha Vinyl Team) mitikoak erdietsi du garaipena, 36 urteko ziklistak Jasper Philipsen (Alpecin-Fenix) eta Pascal Ackermann (UAE Team Emirates) gainditu ditu helmugan.

Sailkapen nagusian Philipsen lehen postuan mantentzen da, 4 segundora Dmitry Strakhov (Gazprom - RusVelo) dago eta Cavendish bera hirugarrena da 6ra.

2. ETAPAko SAILKAPENA

1. CAVENDISH Mark (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 4:20:45

2. PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Fenix) 0:00

3. ACKERMANN Pascal (UAE Team Emirates) 0:00

4. KOOIJ Olav (Jumbo-Visma) 0:00

5. DÉMARE Arnaud (Groupama - FDJ) 0:00

6. MALUCELLI Matteo (Gazprom - RusVelo) 0:00

7. LIEPINS Emils (Trek - Segafredo) 0:00

8. DEVRIENDT Tom (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) 0:00

9. SCHWARZMANN Michael (Lotto Soudal) 0:00

10. VAN DEN BERG Marijn (EF Education-EasyPost) 0:00

SAILKAPEN NAGUSIA

1. PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Fenix) 9:03:03

2. STRAKHOV Dmitry (Gazprom - RusVelo) 0:04

3. CAVENDISH Mark (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:06

4. BENNETT Sam (BORA - hansgrohe) 0:10

5. ACKERMANN Pascal (UAE Team Emirates) 0:12

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X