Demi Volleringek bereganatu du Lieja, esprintean Van Vleuten menderatuta
Demi Vollering herbeheretarrak (SD Worx) irabazi du Lieja-Bastoña-Lieja klasikoaren 5. ekitaldia, Annemiek van Vleuten (Movistar) herrikidea esprintean gainditu eta gero, 140 kilometroko ibilbidean.
Volleringek (Zoetermeer, 24 urte) Anne van der Breggen munduko txapeldunaren talde-lana eta esprint-bideratzea aprobetxatu ditu helmugako marran gailentzeko, Van Vleuten eta Elisa Longo Borghini (Trek) italiarraren aurretik.
Hartara, gaurkoa lehen garaipen handia da Volleringentzat, askoren ustetan bere lagun Van der Breggenen ondorengoa izango dena. Denboraldi honetan loriatik gertu ibili da hainbat aldiz, bigarren izan baita Amstel eta Flecha Brabanzonan, bosgarren Flandrian eta seigarren Strade Bianchen.
Ohikoa denez, lasterketa azken 40 kilometroetan erabaki da. Belatzen harkaitzean (1,3 kilometro, % 11ko bataz bestekoarekin) Van Vleutenek erritmoa tenkatu du, eta bere joaren ondorioz, behin betiko ihesaldia osatu da bosteko batekin. Van Vleutenekin batera, Van der Breggen, Longo Borghini, Kasia Niewiadoma eta Demi Vollering zeuden.
Erasoaren helburua Marianne Vos herbeheretarra kanporatzea zen, eta lortu egin dute. Ondorioz, abantaila lortuta egin dute aurrera Van der Breggen eta Demi Volleringek, biak SD Worxekoak.
Van der Breggen lanerako zegoen, eta bere jarduna esprintean azkarragoa den taldekide baten zerbitzura jarri du. Volleringek bere lagunaren eskuzabaltasuna eta klasea aprobetxatu ditu, bigarren postuarekin konformatu behar izan duen Van Vleuteni gailentzeko.
Volleringek, hartara, Elizabeth Deignanen lekukoa hartu du, britainiarra izan baitzen joan zen urrian jokatu zen joan zen urteko ekitaldiaren irabazlea.
Euskaldunei dagokienez, Ane Santesteban (BikeExchange) 18. postuan helmugaratu da (1:59 minutura) eta Eider Merino 30. postuan (4:02).
Sailkapenak:
1 - VOLLERING Demi (SD Worx) 3:54:31
2 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 0:00
3 - LONGO BORGHINI Elisa (Trek-Segafredo) 0:00
4 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) 0:00
5 - VAN DER BREGGEN Anna (SD Worx) 0:02
6 - VOS Marianne (Jumbo-Visma) 1:27
7 - MOOLMAN Ashleigh (SD Worx) 1:27
8 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) 1:27
9 - BRAND Lucinda (Trek-Segafredo) 1:59
10 - SPRATT Amanda (BikeExchange) 1:59
Zure interesekoa izan daiteke
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard bezalako aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.
Gannak bere legea ezarri eta Tirreno-Adriatico lasterketako erlojupekoa irabazi du berriro
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen arteko lasterketaren hasierako lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi baititu.
Luke Lampertik irabazi du 2026ko Paris Nizako lehen etapa
Lampertik (EF Education EasyPost) esprintean eskuratu du garaipena, eta Vito Braek (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aularrek (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.
Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan
Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.
2026eko Paris-Niza, zuzenean, EITBn, igandetik aurrera
Course au Soleil (Eguzkiaren Lasterketa) Acheresetik, lasterketa lehen aldiz hartuko duen hiritik, abiatuko da eta astebete geroago iritsiko da Nizara. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta kirolakeitb.eusen 15:30etik aurrera.