Paris-Niza. 6. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bigarren garaipena lortu eta lidergoa sendotu du Primoz Roglicek

Azken kilometroak ikusgarri egin ditu liderrak, eta helmugan sartu da Christophe Laporteren eta Michael Matthewsen aurretik. Ion Izagirre hirugarren da sailkapen nagusian, 50 segundora.
Primoz Roglic, helmugaratzen
Primoz Roglic, helmugaratzen. Argazkia: Efe.

Primoz Roglic esloveniarrak (Jumbo Visma) nagusitasunez eta aise irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa. Guztira, txirrindulariek 202,4 kilometroko ibilbidea egin dute Brignoles eta Biot artean. Roglic sendo da sailkapen nagusiko lehen postuan, edizio honetako etapa nagusiaren atarian.

2020ko Vueltako eta Liejako irabazleak helmugan amaren besoetan zain zuen semeari eskaini dio garaipena. Bertan ospatu du lasterketan lortutako bigarren etapa garaipena, Chiroublesen irabazitakoaren ostean.

Bukaera ikusgarri batean, Roglic aise gailendu zaio Christophe Laporte frantziarrari (Cofidis) eta Michael Matthews australiarrari (BikeExchange), 4 ordu, 40 minutu eta 22 segundoko denbora eginda, batez besteko 43,3 kilometroko abiaduran.

Garaipenari esker lortutako 10 segundoko sariaren ondorioz, Roglicek sailkapen nagusiko lidergoa sendotu du; 41 segundo ateratzen dizkio orain Max Schachmann alemaniarrari (Bora) eta 50 Ion Izagirreri (Astana). Luis Leon Sanchez zortzigarren da, minutu bat eta 21 segundora.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X