EAU TOURRA, 2. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gannak eraman du erlojupekoa

Stefan Bissegger (EF Education Nippo) bigarren geratu da, 14 segundora.
Filippo Ganna
Filippo Ganna

Filippo Ganna (Ineos) italiarrak Arabiar Emirerri Batuetako bigarren egunean jokatu den erlojupekoan erakutsi du zergatik den erlojuaren kontrako munduko txapelduna.

13 kilometroak burutzeko 13:56ko denbora behar izan du, eta, beraz, garaipena aise erdietsi du; Stefan Bissegger (EF Education Nippo) suitzarrak bigarren egin du etapan, 14 segundora, eta Mikkel Bjergek (UAE Emirates) hirugarren, 21era.

Tadej Pogacar (UAE Emirates) esloveniarra laugarren geratu da etapan eta, ondorioz, liderra da; Joao Almeida (Deceuninck) bigarren dago, 5 segundora, eta Chris Harper (Team Jumbo) hirugarren, 33ra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X