UCI World Tour
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Poloniako Itzuliko etapa guztiak 'ateak itxita' jokatuko dira

Etapa hasierak eta amaierak jendearentzat itxita egongo dira, osasun krisiaren ondorioz. Itzulia abuztuaren 5tik 9ra bitartean izango da.
Poloniako Itzulia: Argazkia: EFE
Poloniako Itzulia: Argazkia: EFE

Poloniako Itzuliaren 77. edizioko etapa guztiak 'ateak itxita' jokatuko dira. Lasterketako etapa guztien hasierak eta amaierak jendearentzat itxita egongo dira, osasun krisiaren ondorioz.

'Babes eta osasun arrazoiak direla eta, eta baita pandemiaren eraginez sortu diren murrizketa eta baldintza berriak direla eta,  lasterketaren arauak aldatzea erabaki dugu', azaldu du lasterketako antolatzaileak.

Bestalde, aurtengo Poloniako Itzulian txirrindulari hauek izango dira: Besteak beste, Rafal Majka (BORA-Hansgrohe), Jakob Fuglsang danimarkarra (Astana) eta Remco Evenepoel belgikarra (Deceuninck-Quick Step).

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X