Matt White
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Froome Tourretik at utzi dezakeela Ineosek uste du Mitcheltoneko zuzendariak

Tourrean hiru talde-buru ondo gidatzea oso zaila izango dela uste du.
Thomas eta Froome
Thomas eta Froome

Matt White Mitchelton Scotteko zuzendariarentzat ez litzateke batere arraroa izango Chris Frome Frantziako Tourretik kanpo uzten badute aurten.

"Ez nintzateke harrituko INEOS taldeak Froome Tourretik at uzten badu. Tourrean hiru talde-buru ondo gidatzea oso zaila izango dela uste dut, egoera guztiz konplexua. Tourra irabazi duten hiru txirrindulari daude Britainiako taldean", adierazi du Whitek.

Australiko Mitcheltonek baieztatu egin du Adam Yates izango dela bere gizon indartsua Tourrean eta bertan Mikel Nieve eta Esteban Chaves izango direla bere ondoan. Simon Yates, bestalde, Italiako Giroan sailkapen on bat egiteko gorde egingo dute.

Mitchelton Scottek talde barruan izan dituen egiturazko aldaketak direla eta hurrengo bi urteei lasaitasun gehiagoz egingo diela aurre esan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X