Paris-Niza, 5. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bonifaziok irabazi du etapa esprintean, eta Schachmannek lider jarraitzen du

Alemaniarrak 58 segundo ateratzen dizkio sailkapen nagusian Soren Kragh Andersen danimarkarrari (Sunweb), eta 1:01 Felix Grosschartner austriarrari (Bora).
Niccolo Bonifazio, helmugara sartzen. Argazkia: Efe.

Niccolo Bonifazio italiarra gailendu da Paris-Niza lasterketako 5. etapan, eguneko azken iheslaria helmugatik 20 metrora harrapatu ostean. Guztira, 227 kilometro egin dituzte, Gannat eta La Côte-Saint-André artean. Maximilian Schachmann alemaniarrak lider jarraitzen du.26 urteko Niccolo sartu da helmugan tropel nagusiaren buruan, Jan Tratnik esloveniarra (Bahrain) helmugarako 20 metrora. Ondoren Ivan García Cortina alemaniarra sartu da, eta ondoren Peter Sagar.Sailkapen nagusian, Schachmann alemaniarrak 58 segundoko aldea ateratzen dio Soren Kragh Andersen danimarkarrari (Sunweb), eta 1:01 Felix Grosschartner austriarrari (Bora).Ostiralean seigarren etapa jokatuko da, 160,5 kilometrokoa, Sorgues eta Apt artean. Ibilbideak bigarren mailako lau mendate eta hirugarren mailako bi dauzka.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X