UAE TOURRA, 4. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dylan Groenewegen, azkarrena Dubaiko esprintean

Holandarrak Fernando Gaviria (UAE) kolonbiarra eta Pascal Ackermann (Bora) alemaniarra esprintean gainditzea lortu du.
Groenewegen (Artxiboko irudia)
Groenewegen (Artxiboko irudia)

Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko 4. etapa esprintean erabaki da. Zabeel Park eta Dubai artean 173 kilometro burutu dituzte  txirrindulariek eta Dylan Groenewegek (Jumbo Visma) irabazi du.

Oso borrokatua izan da garaipena, baina holandarrak Fernando Gaviria (UAE) kolonbiarra eta Pascal Ackermann (Bora) alemaniarra esprintean gainditzea lortu du.

Lidergoan Adam Yates (Mitchelton Scott) britaniarrak jarraitzen du eta Tadej Pogacar (UAE) txirrindularia bigarren da 1:07ra.

Ostegunean 5. etapa egongo da jokoan Al Ain eta Jebel Hafeet artean (162 kilometro).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X