UAE Tourra, 3. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adam Yates, indartsuena Jebel Hafeeteko aldapan

Bakar bakarrik helmugaratu da Micheltoneko gizona; Pogacar minutu eta zazpira heldu da eta Froomek denbora galdu du berriro ere.
Adam yates
Adam Yates. EFE

Gaur Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko hirugarren etapa jokatuko da, Al Qudra Cycle Track eta Jebel Hafeet artean. Guztira 184 kilometro egin ditu tropelak, eta helmuga maldan gora izan dute, azken 3 kilometroetako aldapen batez besteko malda %11koa izan da.

Adam Yates (Mitchelton Scott) indartsuena izan da Jebel Hafeeteko aldapan eta bakar bakarrik helmugaratu da Micheltoneko gizona; Tadej Pogacar (UAE), bigarren, minutu eta zazpira heldu da.

Chris Froomek (INEOS Team) gaur ere ezin izan zuen tropelaren erritmoa jarraitu.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X