UAE Tourra, 2. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Caleb Ewanen garaipena Hatta Damen

Australiarrak Sam Bennett (Deceuninck) eta Arnaud Demare (Groupama) gainditu ditu esprintean. Chris Froomek ezin izan du tropelaren erritmoa jarraitu eta 3'40" galdu ditu.
Chris Froome
Chris Froome UAE Tourrean. EFE

Caleb Ewan (Lotto Soudal) australiarrak erdietsi zuen garaipena Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko bigarren etapan -Hatta-Hatta Dam, 168 kilometro-.

Jardunaldia esprintean erabaki zen, lehen egunean bezala, eta bertan Ewan izan zen azkarrena. Sam Bennett (Deceuninck) irlandarra eta Arnaud Demare (Groupama) frantziarra gainditu zituen, eta, hala, lasterketako lidergoa eskuratu zuen.

Chris Froomek (INEOS Team) ezin izan zuen tropelaren erritmoa jarraitu, eta 3'40" galdu zituen helmugan.

Asteartean hirugarren etapa jokatuko da, Al Qudra Cycle Track eta Jebel Hafeet artean. Guztira 184 kilometro egin beharko ditu tropelak, eta helmugarako bidea maldan gora egin beharko dute. Azken 3 kilometroetako aldapen batez besteko malda %11koa da.

Tropelean indartsuen daudenak agertu beharko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X