Romandiako Itzulia, 3. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaudu frantziarra gailendu da, esprintean

Garaipenari esker, Gaudu bigarren da orain sailkapen nagusian Rui Costaren aurretik eta Primoz Roglic liderrarengandik sei segundora.
David Gaudu, helmugaratzen
David Gaudu, helmugaratzen. Argazkia: Efe.

David Gaudu (Groupama FDJ) frantziarrak irabazi du Romandiako Itzuliko hirugarren etapa, faboritoen taldeko esprintean gailendu ostean.Garaipen honi esker, Gaudu bigarren da orain sailkapen nagusian, Primoz Roglic lider esloveniarrarengandik sei segundora. Frantziarra bigarren izan zen asteazkeneko etapan.Romonten hasi eta amaitutako 160 kilometroko ibilbidearen ostean, lasterketako faboritoak ez dira gai izan Groupamako txirrindulariak azken metroetan jotako erasoari erantzuteko. Gainera, azken metro horiek aldapan gora izan dira, % 7,9ko aldaparekin.Lehen taldetxo horretako kideen artean denbora alderik izan ez den arren, helmugako gainsariek Gaudu sailkapeneko bigarren postura igo dute, Rui Costaren kalterako. Primoz Roglicek lehen postuan jarraitzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X