Romandíako Tourra, 2. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etapa garaipena eta lidergoa Roglicenzat

Jumbo-Vismaeko taldeburua, iazko irabazlea, azkarrena izan zen helmugara heldu zen tropeltxoan.
Primoz Roglic. EFE
Primoz Roglic. EFE

Primoz Roglic esloveniarrak erdietsi zuen garaipena Suitzako Romandiako Tourreko 2. etapan. Lehen eguneko erlojuaren kontrako atarikoan segundo bakarrera amaitu eta gero bigarren egunean lidergoa eskuratu zuen.

Jumbo-Vismaeko taldeburua, iazko Romandiako Tourreko irabazlea, azkarrena izan zen helmugara heldu zen 20 gizoneko tropeltxoan. 168,4 kilometro burutu zituzten eta bost mendate gainditu Neuchatel eta La Chaux-de-Fonds herrien artean.David Gaudu (Groupama-FDJ) frantziarrak bigarren egin zuen esprinterrean eta Rui Costa (Emirates) portugaldarrak hirugarren.Sailkapen nagusian Roglicek 10 segundo aldea du Rui Costarekin, 12 segundo David Gaudurekin eta 13 segundo Geraint Thomasekin, azken Frantziako Tourrako irabazlearekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X