Tirreno-Adriatico (6. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaphilippek irabazi du Jesin, eta Yates urdinez helduko da azken erlojupekora

Frantziarrak Cimolai (Israel Cycling Academy) eta Viviani (Quick-Step) azpiratu ditu azken esprintean, eta aurtengo ekitaldiko bigarren garaipena lortu du.
Alaphilippek beste garaipen bat lortu.
Alaphilippek beste garaipen bat lortu. Argazkia: EFE

Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step) txirrindulariak irabazi du Tirreno-Adriatico lasterketako seigarren etapa, Matelica eta Jesi artean (195 kilometro) jokatu dena. Bere aldetik, Adam Yates (Mitchelton-Scott) lider helduko da azken etapan izango den erlojupekora.Horrenbestez, astelehen honetakoa Alaphilippe frantziarrak aurtengo Tirrenon lortzen duen bigarren garaipena izan da. Dena den, lasterketako bigarren jardunaldian lortutakoa maldan gorako bukaera batean lortu zuen eta esprinter iaiorik gabe. Gaurkoan, aldiz, Vivianiri eta gainerako espezialistei gailendu zaie.Frantziarra Deceuninck-Quick Stepeko taldekideek antolatutako multzoan zegoen, azken errelebo ikusgarria eman duen Machi Richeze taldekidearen atzean. Aldiz, Viviani taldekideak, Jesingo helmugan irabazteko faborito nagusiena zenak, Peter Sagan (Bora-Hansgrohe) munduko txapeldunaren gurpila hartzea erabaki du, eta ez dio denborarik eman ez Cimolai ez bere taldekidea harrapatzeko.Sailkapen nagusiari begira, ez da aldaketarik izan, eta aurtengo ekitaldia astearte honetan erabakiko da, San Benedetto del Tronto herrian hasi eta bukatuko den 10 kilometroko erlojupekoan. Ibilbide guztiz lauari egingo diote aurre txirrindulariek, eta, ondorioz, Yates liderrak sufritu egin dezake.Britainiarrak 25 segundoko aldea dauka erlojupekoetan bera baino hobeto moldatzen diren Primoz Roglic (Jumbo-Visma) esloveniarrarekiko eta 35, Jakob Fuglsang (Astana) daniarrarekiko. Tom Dumoulin espezialista laugarrena da sailkapenean, baina bere atzerapena handiegia da(1:55) lasterketaren garaipenaren lehian egon dadin.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X