Paris-Niza, 6. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sam Bennettek bigarren garaipena lortu du

Arnaud Demare (Groupama-FDJ) frantziarra eta Matteo Trentin (Mitchelton-Scott) italiarra azpiratu ditu helmugan. Kwiatkowski poloniarrak lider jarraitzen du.
Sam Bennett bere garaipena ospatzen.
Sam Bennett bere garaipena ospatzen. Arazkia: EFE

Sam Bennett (Bora Hansgrohe) irlandarrak aurtengo Paris-Nizako bigarren garaipena lortu du ostiral honetan, bera gailendu baita Peynier eta Brignoles (176,5 km) artean jokatu den seigarren etapako esprintean.Hirugarren etapan egin zuen legez, Bennet tropel nagusiko txirrindulari azkarrena izan da. Bere atzetik sartu dira Arnaud Demare (Groupama-FDJ) frantziarra eta Matteo Trentin (Mitchelton-Scott) italiarra.Berrogei txirrindulari bakarrik lehiatu dute esprinta, lasterketako azken zatian egon den ibilbidea gorabeheratsua eta erorikoak tarteko.Hirugarren egunez jarraian, Michal Kwiatkowski (Sky) poloniarra sailkapeneko buruan dago. Liderrak 18 segundoko aldea ateratzen dio Egan Bernal bere taldekide kolonbiarrari eta 22, Luis Leon Sanchezi (Astana).Kwiatkowskik egun erreza izango zuela espero zuen, asteburuan korrituko diren goi mendiko etapen bezperan. Haatik, zeharkako haizeei aurka eta Astanaren oldarraldiei egin behar izan die aurre. Izan ere, Kazakhstango taldea gogor borrokatu da Luis Leon Sanchez gain-sarien esprintetan sar zedin. Azkenean, poloniarrak segundo bat galdu du espainiarren aurrean.Larunbat honetan etapa nagusia lehiatuko dute txirrindulariek, lasterketako azkenaurrekoa. Nizan atera eta Turini mendatean amaituko da, 181,5 kilometroko ibilbide bete ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X