Paris-Niza (3. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bennettek irabazi du hirugarren etapa eta Groenewegenek jarraitzen du lider

Sam Bennett (BORA - Hnasgrohe) izan da onena hirugarren etapako esprintean. Dylan Groenewegenek (Jumbo Visma) sailkapen nagusiko lidertzari eutsi dio.
Sam Bennett. Argazkia: EFE
Sam Bennett, hirugarren etapako irabazlea, podiumean. Argazkia: EFE

Sam Bennettek (Bora Hanshroge) irabazi du 2019ko Paris-Nizako hirugarren etapa, Cepoy eta Moulins-Yzeure artean egin dena (200 kilometro), eta Dylan Groenewegenek (Jumbo Visma) jarraitzen du lider sailkapen nagusian.Bennett esprintean nagusitu da, Caleb Ewan (Lotto Soudal) eta Fabio Jacobsen (Deceuninck) gaindituta. Ondorioz, Groenewegenen etapa garaipenen bolada ona moztu du. Denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Bennettek, San Juango Itzulian eta UAE Tourrean etapak irabazi ostean.Sailkapen nagusian, Dylan Groenewegen liderrak aldeak mantendu ditu. Michal Kwiatkowski (Sky) da bigarren 6 segundora, eta Luis Leon Sanchez (Astana) hirugarren, 11 segundora.Etapa esprinterrentzat aproposa izan da, eta aurreko biak baino lasaiagoa. Etapa hasieran erori egin dira Marc Soler eta Ion Izagirre, baina ez dute arazorik izan lasterketan jarraitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X