1. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dylan Groenewegen holandarra da Paris-Nizako lehen liderra

Garaipena esprintean jokatu dute, haizea protagonista izan den jardunaldian. Groenewegen esprintean gailendu da, Caleb Ewan bigarren izan da, eta Fabio Jakobsen, hirugarren.
Dylan Groenewegen, helmugaratzen
Dylan Groenewegen, helmugaratzen. Argazkia: Efe.

Dylan Van Groenewegen holandarra da Paris Niza lasterketako lehen liderra, lehen etapa irabazi ostean. Gutira, txirrindulariek 138,5 kilometro egin dituzte, Saint-Germain-en-Laye udalerrian hasi eta amaituta.

Haizea protagonista izan den jardunaldian, garaipena esprintean jokatu dute eta Dylan Groenewegen izan da azkarrena, Caleb Ewanen eta Fabio Jakobsenen aurretik. Ondorioz, holandarra da sailkapen nagusiko lehen liderra.

Groenewegenek hiru ordu, 17 minutu eta 35 minutuko denbora egin du.

Bigarren etapak esprinterrentzat aproposa ematen du; 165 kilometroko ibilbidea de Les Bréviaires eta Bellegarde artean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X