Azken etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roglicek irabazi du sailkapen nagusia, eta Bennettek azken estapa

Alejandro Valverde eta David Gaudu frantziarra igo dira azken podiumera esloveniarrarekin batera.
Primoz Roglic, podiumean
Primoz Roglic, podiumean. Argazkia: Efe.

Primoz Roglic esloveniarrak irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Itzulia zazpigarren eta azken etapa San Bennetek esprintean irabazi ostean. Alejandro Valverde Munduko Txapeldunak bigarren egin du sailkapen nagusian.

Gaviria eta Viviani lasterketako beste bi esprinter handiak ez dira Bennett gainditzeko gai izan. Irlandarra gehiago izan da azken metroetan eta, estu-estu eta gutxigatik izan bada ere, berak eraman du etapa garaipena.

Bennettek hiru etapa irabazi zituen 2018ko Italiako Giroan, eta oraingo aurtengo bigarren garaipena izan da, San Juanen lortutakoaren ostean. Fernando Gaviria bigarren izan da eta Caleb Ewan hirugarren.

Horrela, podiumeko lehen tokian Primoz Roglic izan da, Alejandro Valverderekin eta David Gaudu frantziarrarekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X