Lonbardiako Giroa, Europan jokatuko den azken lasterketa
Larunbatean jokatuko da Lonbardiako Giroa, Europako errepideetan jokatuko den UCI Pro Tourreko azken lasterketa. Bergamon hasiko da goizeko 10:30ean eta Comon amaitu 15:50ak aldera 241 kilometro egin eta gero.
Egutegian lasterketa bakarra geratuko da Lonbardiakoa amaitu ondoren, urriaren 16tik 21era, Txinan, Guangxi Tourra.
Azken garailea Vincenzo Nibali da, italiarrak erdietsi zuen garaipena 2015ean eta 2017an; Alejandro Valverdek birritan egin du bigarren eta ortzadar elastikoarekin garaipena bilatuko du.
PROFILA

AZKEN PODIUMAK
2017 Vincenzo Nibali - Julian Alaphilippe - Gianni Moscon
2016 Esteban Chaves - Diego Rosa - Rigoberto Uran
2015 Vincenzo Nibali - Daniel Moreno - Thibaut Pinot
2014 Daniel Martin - Alejandro Valverde - Rui Costa
2013 Joaquim Rodriguez - Alejandro Valverde - Rafal Majka
2012 Joaquim Rodriguez - Samuel Sanchez - Rigoberto Uràn
2011 Oliver Zaugg - Daniel Martin - Joaquim Rodriguez
2010 Philippe Gilbert - Michele Scarponi - Pablo Lastras
PARTE-HARTZAILEAK
AG2R LA MONDIALE, FRA
ANDRONI GIOCATTOLI - SIDERMEC, ITA
ASTANA PRO TEAM, KAZ
BAHRAIN - MERIDA, BHR
BARDIANI CSF, ITA
BMC RACING TEAM, USA
BORA - HANSGROHE, ALE
GROUPAMA - FDJ, FRA
ISRAEL CYCLING ACADEMY, ISR
LOTTO SOUDAL, BEL
MITCHELTON - SCOTT, AUS
MOVISTAR TEAM, ESP
NIPPO – VINI FANTINI - EUROPA VINI, ITA
QUICK - STEP FLOORS, BEL
TEAM DIMENSION DATA, ZAF
TEAM EF EDUCATION FIRST - DRAPAC P/B CANNONDALE, USA
TEAM FORTUNEO - SAMSIC, FRA
TEAM KATUSHA ALPECIN, CHE
TEAM LOTTO NL - JUMBOM HOL
TEAM SKYM GBR
TEAM SUNWEB, ALE
TREK - SEGAFREDO, USA
UAE TEAM EMIRATES, EAU
WILIER TRIESTINA - SELLE ITALIA, ITA
Zure interesekoa izan daiteke
Vingegaardek kolpe bikoitza eman du Uchonen, eta Ayusok erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du
Danimarkako txirrindularia lasterketako lider berria da laugarren etapan bakarrik helmugaratu ondoren. Vingegaardek erasoa jo du helmugatik 1000 metrora, eta atzean utzi ditu Daniel Felipe Martinez eta Tim Van Dijke.
Jonas Vingegaardi laugarren etaparen garaipena eman dion erasoaldia eta helmugaratzea
Kilometro baten faltan, Jonas Vingegaardek (VISMA) eraso egin eta lasterketa ondo bideratuta utziko duen garaipena lortu du. 42 segunduko desberdintasunarekin helmugaratu da Daniel Felipe Martínez (Red Bull-BORA), jarraian, Tim Van Dijke (Red Bull-BORA).
Andresenek esprintean hegan egin du, Del Torok kontrolatzen duen Tirreno-Adriatico lasterketan
23 urteko danimarkarra jaun eta jabe izan da Magliano de 'Marsiko helmugan, Jonathan Milan eta Jasper Philipsen bezalako faboritoen aurretik. Milan bera etapako podiumetik urrun geratu da bere erasoa goizegi abiatuta.
Bi kuloterekin atera da Jonas Vingegaard Paris-Nizako laugarren etapan
Lehenago ikusi gabekoa egin du Jonas Vingegaardek: Bi kuloterekin atera da lasterketako laugarren etapara. Xira, maillot luze bat, bigarren xira bat, bigarren maillota eta bi kulot zeramatzan danimarkarrak soinean.
Juan Ayusok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko batengatik, lasterketako lider zebilela
Lidl-Trekeko txirrindularia laugarren etapa amaitzeko 47 kilometro gelditzen zirela jausi da, asteazkenean, eta proba utzi du; maillot horia zeraman, hirugarren etapan lortu baitzuen.
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.