Donostiako Klasikoa 2018
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaphilippek irabazi du eroriko batek baldintzatutako Donostiako Klasikoa

Helmugarako 20 kilometrora erorikoa izan da tropelean. Ondorioz, Mikel Landa, Primoz Roglic, Gorka Izagirre, Tony Gallopin eta Egan Bernal, besteak beste, lasterketatik kanpo geratu dira.
Julian Alaphilippe, helmugaratzen. Argazkia: ETB.
Julian Alaphilippe, helmugaratzen. Argazkia: ETB.

Julian Alaphilippe frantziarrak irabazi du Donostiako Klasikoa, Boulevarreko helmugako azken metroetan Bauke Mollema holandarrari gailenduta.

Lasterketak 229 kilometroko ibilbidea izan du eta zortzi mendate, lehen mailako Jaizkibelera bi igoera barne. Hala ere, lasterketa azken mendatean, Murgilen, erabaki da.

Helmugarako 20 kilometroren faltan, erorikoa izan da tropel nagusian eta hainbat faboritok lasterketa utzi behar izan du, min hartuta. Mikel Landa, Primoz Roglic, Gorka Izagirre, Tony Gallopin eta Egan Bernal erori dira, besteak beste.

Sky taldeak Twiterren aditzera eman duenez, "Egan Bernalek ez di kordea galdu baina kolpe handia hartu du aurpegian. Eskaner bat egin diote kolpearen ondorioak zeintzuk diren ikusteko".

Lehen euskalduna helmugan Ion Izagirre izan da, zazpigarren sartu da, 16 segundora.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X