Colbrelli italiarrak esprintean bereganatu du hirugarren etapa
Sonny Colbrelli italiarrak (Bahrain-Merida) bereganatu du astelehen honetan Suitzako Itzuliko hirugarren etapa, esprint luze baten ostean. Txirrindulariek Oberstammheim eta Gansingen lotu behar izan dituzte 182 kilometro izan dituen ibilbidean zehar. Stefan Kung suitzarrak (BMC) lider izaten jarraitzen du.
Colbrellik bigarren eta hirugarren izan diren Fernando Gaviria kolonbiarra (Quick Step) eta Peter Sagan eslovakiarra (Bora) gailendu ditu helmugan, 4 ordu 39 minutu eta 51 segundoko denbora erabilita. Denboraldi honetan Colbrellik lortzen duen bigarren garaipena izan da gaurkoa, Dubaiko Tourrean erdietsitakoaren ostean.
Hirugarren etapak ibilbide gorabeheratsua izan du, azken 60 kilometroetan bost mendate igo behar izan baitituzte txirindulariek. Horrez gain, eguraldi euritsua izan da, eta horrek are gehiago zaildu du etapa.
Aurreikusita zegoenez, ihesaldiak bata bestearen atzetik gertatu dira, baina bat bera ere ez da azkenera arte iritsi, liderraren taldeak elastiko horiari eutsi nahi izan baitio, Greg van Avermaetek azken esprintean izan zitzakeen aukerak babesteaz gain.
Alabaina, Colbrelli izan da ausartena helmugara iristear zeudenean. Italiarrak tropeletik salto egin du 250 metroren faltan, eta bere saiakera arrakastatsua izan da, Gaviriaren eta Saganen eginahalen aurrean.
Kung tropel nagusiarekin sartu da, eta lider jarraitzen du, Van Avermaet taldekideari hiru segundoko aldea aterata.
Astearte honetan, 189,2 kilometro dituen laugarren etapa jokatuko dute txirrindulariek, Gansingen eta Gstaad artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Vingegaardek kolpe bikoitza eman du Uchonen, eta Ayusok erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du
Danimarkako txirrindularia lasterketako lider berria da laugarren etapan bakarrik helmugaratu ondoren. Vingegaardek erasoa jo du helmugatik 1000 metrora, eta atzean utzi ditu Daniel Felipe Martinez eta Tim Van Dijke.
Jonas Vingegaardi laugarren etaparen garaipena eman dion erasoaldia eta helmugaratzea
Kilometro baten faltan, Jonas Vingegaardek (VISMA) eraso egin eta lasterketa ondo bideratuta utziko duen garaipena lortu du. 42 segunduko desberdintasunarekin helmugaratu da Daniel Felipe Martínez (Red Bull-BORA), jarraian, Tim Van Dijke (Red Bull-BORA).
Andresenek esprintean hegan egin du, Del Torok kontrolatzen duen Tirreno-Adriatico lasterketan
23 urteko danimarkarra jaun eta jabe izan da Magliano de 'Marsiko helmugan, Jonathan Milan eta Jasper Philipsen bezalako faboritoen aurretik. Milan bera etapako podiumetik urrun geratu da bere erasoa goizegi abiatuta.
Bi kuloterekin atera da Jonas Vingegaard Paris-Nizako laugarren etapan
Lehenago ikusi gabekoa egin du Jonas Vingegaardek: Bi kuloterekin atera da lasterketako laugarren etapara. Xira, maillot luze bat, bigarren xira bat, bigarren maillota eta bi kulot zeramatzan danimarkarrak soinean.
Juan Ayusok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko batengatik, lasterketako lider zebilela
Lidl-Trekeko txirrindularia laugarren etapa amaitzeko 47 kilometro gelditzen zirela jausi da, asteazkenean, eta proba utzi du; maillot horia zeraman, hirugarren etapan lortu baitzuen.
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.