Romandiako Tourra, 5. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Primoz Roglicek eraman du garaipen nagusia; eta Ackermannek, azken etapa

Bernalek podiumeko bigarren tokian sailkatu da, 8 segundora, eta Richie Porte hirugarrenean, 35era. Ackermannek esprintean lortu du etapa garaipena.
Pascal Ackermann. Argazkia: Efe.
Pascal Ackermann. Argazkia: Efe.

Primoz Roglic (LottoL-Jumbo) esloveniarrak Romandiako Tourra irabazi du, bosgarren eta azken etapa jokatu ostean. Etapa garaipena Pascal Ackermann (Bora-Hansgrobe) alemaniarrak lortu du, esprintean.Egan Bernalek sailkapeneko lider izateko aukera guztiak agortu zituen larunbatean jokatutako etapa nagusian. Roglicek denboraldiko bigarren garaipen handia lortu du, Itzulia irabazi ostean.Roglic, hirugarren iazko edizioan, ez du arazo handirik izan azken etapan, ezusterik gabeko jardunaldia izan baita.Garaipena esprintean erabaki da eta azkarrena Ackermann alemaniarra izan da, denboraldiko bere lehen garaipena lortuz. Bigarren Michael Morkov Quick Step Floors taldeko danimarkarra izan da, eta hirugarren Roberto Ferrari (Emirates) italiarra.Bernal ostiraleko kronoigoeran gailendu zen, eta Romandiako Tourrean erakutsitakoarekin elite mailan lehiatzeko gaitasuna duela erakutsi du.Podiumeko hirugarren tokia Richie Porte iazko irabazlearentzat izan da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X