Romandiako Tourra, 4. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roglicek lider jarraitzen du, Bernalen erasoei ondo eutsi ondoren

Lider esloveniarra bigarren izan da etapan, Jakob Fuglsang irabazleak baino 48 segundo gehiago eginda. Bernal hirugarren izan da.
Jakob Fuglsang. Argazkia: Efe.
Jakob Fuglsang. Argazkia: Efe.

Primoz Roglic esloveniarrak Romandiako Tourreko lidergoari eutsi dio, Egan Bernal bigarren sailkatuari ondo erantzunda. Etapa hasi aurretik, sei segundoko aldea zegoen bien artean.Roglic aurtengo Itzuliko irabazlea sendo aritu da etapa osoan. 149,2 kilometro ibilbidea egin dute Sionen hasi eta bukatu den jardunaldian. Etapa garaipena Jakob Fuglsang danimarkarrak lortu du, azken mendateko jaitsieran erasoa jo ostean. Profesionaletan lortzen duen hamaseigarren garaipena da Astana taldeko danimarkarrarentzat.Irabazlearengandik 48 segundora eta bigarren postuan, Roglic sartu da esprintean Bernali gailenduta. Bigarren postu horri esker, bien arteko aldea zortzi segundora igo da, Romandiako Tourra amaitzeko etapa bakarra falta denean, igandean jokatuko dutena: 181,8 kilometro, Mont-sur-Rolle eta Geneva artean.Richie Porte iazko irabazlea hirugarren da sailkapen nagusian, 35s segundora. 

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X