Atariko etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Matthews da Romandiako Itzuliko lehen liderra, atarikoa irabazi ostean

Gorka Izagirre hamargarren izan da, australiarrarengandik sei segundora.
Michael Matthews, ahalegin betean. Argazkia: EFE
Michael Matthews, ahalegin betean. Argazkia: EFE

Michael Matthews (Sunweb) australiarrak irabazi du Friburgon jokatu den Romandiako Itzuliko lau kilometroko atarikoa, eta, horrenbestez, bera da lasterketako lehenbiziko liderra.

Matthewsek 5:33 minutu behar izan ditu ibilbide laburra betetzeko, hots, Tom Bohli (BMC) suitzarrak, Primoz Roglic (Lotto Jumbo) esloveniarrak eta Rohan Dennis (BMC) australiarrak baino segundo bat gutxiago.

Geraint Thomas (Sky) britainiarra izan da sailkapen nagusia irabazteko faboritoen arteko lehena: seigarren izan da, irabazlearengandik sei segundora. Gorka Izagirrek hamargarren egin du, 9 segundora.

Gaurko garaipena 2017ko Frantziako Tourretik lortzen duen lehendabizikoa da Canberrako txirrindulariarentzat, eta bere taldeak aurtengo denboraldian lortzen duen bigarrena.

Tourrean hiru etapa, Giroan eta Espainiako Itzulian beste bi irabazi dituen Matthewsek liderraren elastikoarekin ekingo dio lehen etapari asteazken honetan. Bertan lehenengo mendateei egin beharko die aurre Friburgo eta Delemont artean jokatuko den 166 kilometroko etapan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X