Kataluniako Volta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hodegek nagusitasunez irabazi du Calellako esprinta

Quick Step-Floors taldeko kolonbiarra erraz gailendu da 1. etapako esprintean, eta Voltako lehenengo liderra da.
Hodeg, lehenengo etapan garaile. Argazkia: EFE
Hodeg, lehenengo etapan garaile. Argazkia: EFE

Alvaro Hodegek (Quick Step-Floors) irabazi du Kataluniako Voltaren 1. etapa. 98. edizioaren lehenengo liderra da, beraz.

152,3 kilometroko etapa bete dute txirrindulariek. Calellan hasi eta bukatu da. Kolonbiarra izan da azkarrena esprintean, Nacer Bouhanni bezalako txirrindulariei gailenduta.

Eguneko ihesaldia sei txirrindularik osatu dute; tartean, Markel Irizar (Trek-Segafredo). Andrey Grivkok (Astana) ireki du eraso festa, eta gero Turek (Israel Cycling), Molina (Caja Rural), Bohli (BMC) eta Ezquerra (Burgos BH) ere batu dira.

Tropelak bertan behera utzi du ihesaldia eguneko zailtasun bakarra heldu baino lehen. Collsacreuko gaina elkarrekin igo dute (3. maila: 3 km %4,7ra). Willmar Paredes (Manzana Postobon) izan da lehenengoa, alde txikiarekin. Baina jaitsieran, Movistarrek ez du arazorik izan ihes egindako mexikarra harrapatzeko.

1. ETAPAKO SAILKAPENAK

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X