Milan-San Remo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nibalik Milan-San Remo Klasikoaren gidoia hautsi, eta garaipena eskuratu du

Denboraldiko lehenengo monumentua eskuratu du italiarrak, Poggioko igoeran jotako erasoari esker.
Nibali alde txikiarekin helmugaratu da / EFE.
Nibali alde txikiarekin helmugaratu da / EFE.

Vincenzo Nibalik (Bahrain-Merida) irabazi du 109. Milan-San Remo Klasikoa, lehenengo aldiz, Italiako lasterketa esprintean bukatu behar zela zioen proponostikoak hautsita. Denboraldiko luzeena izan da, 294 kilometrorekin.

Italiako txirrindulariak Poggioko igoeran jo du erasoa, helmugatik 7 kilometrora. Jaitsieran abantaila mantentzea lortu du, baita azken bi kilometroetan, ordekan. Helmugan, Nibali eta tropelaren arteko aldea hiru metrokoa baino ez da izan.

7 ordu, 18 minutu eta 43 segundoko denbora egin du Nibalik. Caleb Ewan (Mitchelton-Scott) eta Arnaud Demare (Groupama-FDJ) izan dira helmugaratzen dira.

SAILKAPENA

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X