Tirreno-Adriatikoa, 4. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Landa nagusi Sassotetton, eta Caruso da lider berria

Movistar taldeko arabarra hirugarren da orain sailkapen nagusian, Damiano Caruso liderrarengandik 20 segundora.
MIKEL LANDA PODIUM TIRRENO EFE
18:00 - 20:00
Mikel Landak irabazi du laugarren etapa

Mikel Landa esprintean gailendu da Tirreno-Adriatikoko laugarren etapan. Guztira, 219 kilometro egin dituzte Foligno eta Sassotetto artean. BMC taldeko Damiano Caruso da lider berria.

Landak erasoa jo du Sassonettoko igoeran. 11,8 kilometro igo behar izan dituzte, % 13ko aldapekin. Landa lehena izan da helmugan sei ordu, 22 minutu eta 13 segundoko denbora eginda. Rafal Majka (Bora) bigarren izan da eta George Bennet (Lotto() hirugarren.

Garaipen honi esker, arabarra hirugarren da orain sailkapen nagusian, Damiano Caruso lider berriarengandik 20 segundora. Bigarren tokian Wilko Kelderman holandarra da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X