Larunbatean izango da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2017ko Donostiako Klasikoaren ordutegiak

Lasterketa 11:27an abiatuko da, larunbatean, hilaren 29an, Boulevardetik, eta 17:13 aldera iritsiko da helmugara, Boulevarden bertan.
Klasikoak, beste behin, txirrindularitzarik onena ekarriko du Euskal Herrira. Argazkia: EFE.
Klasikoak, beste behin, txirrindularitzarik onena ekarriko du Euskal Herrira. Argazkia: EFE.

2017ko Donostiako Klasikoak 11:27an izango du irteera neutralizatua, Boulevarden; hori baino lehen, Boulevarden bertan, 10:17tik 11:17ra, txirrindularien sinadura-kontrola izango da.

Parte-hartzaileek jarraian zehaztuta dauden ordutegiekin beteko dute 2017ko Donostiako Klasikoaren profila (ondorengo batezbestekoak hartu dira kontuan: 38 km/h, 40 km/h eta 42 km/h, hurrenez hurren):

Irteera: Donostian, Igaran, 11:43an.

Meaga gaina (3. mailakoa), 27,3 kilometroan: 12:26, 12:24 edo 12:22an.

Iturburu gaina (2. mailakoa), 60,5 kilometroan: 13:19, 13:14 edo 13:09an.

Alkiza gaina (3. mailakoa), 82,2 kilometroan: 13:53, 13:46 edo 13:40an.

Jaizkibel gaina (1. mailakoa), 137,3 kilometroan: 15:20, 15:09 edo 14:59an.

Irungo tarteko helmuga, Colon Pasealekuan, 149,3 kilometroan: 15:39, 15:27 edo 15:16an.

Arkale gaina (2. mailakoa), 160,1 kilometroan: 15:56, 15:43 edo 15:32an.

Oiartzungo tarteko helmuga, elizan, 163 kilometroan: 16:00, 15:48 edo 15:36an.

Jaizkibel gaina (1. mailakoa), 177,5 kilometroan: 16:23, 16:09 edo 15:57an.

Irungo tarteko helmuga, Colon Pasealekuan, 189,4 kilometroan: 16:42, 16:27 edo 16:14an.

Arkale gaina (2. mailakoa), 200,2 kilometroan: 16:59, 16:43 edo 16:29an.

Murgil (2. mailakoa), 223,9 kilometroan: 17:37, 17:19 edo 17:03an.

Helmuga, Boulevarden: 17;48, 17:30 edo 17:13an.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X