Suitzako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rohan Dennisek irabazi du azken etapa, eta Spilakek, sailkapen nagusia

Lau euskal txirrindularik (Ion Izagirre, Mikel Nieve, Pello Bilbao eta Victor de la Parte) sailkapen nagusiko 11 onenen artean amaitu dute itzulia.
Rohan Dennis. Argazkia: Efe.
Rohan Dennis. Argazkia: Efe.

Rohan Dennis australiarrak irabazi du Suitzako Tourreko bederatzigarren eta azken etapa, 28,6 kilometroko erlojuaren kontrakoa, Schaffhausenen hasi eta amaituta. Simon Spilak eslovakiarrak bigarrenez irabazi du sailkapen nagusia.

Spilakek ia erabakita utzi zuen lasterketa seigarren etapan, eta gaurko azken erlojupekoan bosgarren postuari eustearekin nahikoa izan du. Rohan Dennis irabazleak baino 51 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Damiano Caruso sailkapeneko bigarrenarekin 4 segundo bakarrik galdu ditu, eta, ondorioz, 2015ean lortutako garaipena errepikatu du.

Bederatzigarren etapako erlojupekoan ez da ezusterik izan, eta garaipena faboritoak lortu du, Rohan Dennisek. 26 minutu eta 30 segundoko denbora egin du. Stefan Küng suitzarra geratu da bigarren, eta Caruso, hirugarren.

Ion Izagirre gipuzkoarrak laugarren bukatu du etapa, Spilaken denbora berean.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X