Romandiako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Felline, lehen liderra atariko etapa irabazita

Txirrindulari italiarrak Romandiako Itzuliko hasierako erlojupekoa irabazi eta liderraren elastikoa jantzi du. Ion Izagirre hamabigarren izan da, eta Jonathan Castroviejo hamazortzigarren.
Felline. Argazkia: EFE
Fabio Felline, liderraren elastikoarekin. Argazkia: EFE

Fabio Felline (Trek) italiarrak irabazi du Romandiako Itzuliko atariko etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Romandiako Itzulia Aiglen egin den 4,8 kilometroko erlojupekoarekin hasi da.

Felline izan da irabazlea 5'57"ko denborarekin. Alex Dowsett (Movistar) bigarren izan da bi segundora eta Alexander Edmondson (Orica) hirugarren, irabazlearengandik 7 segundora.

Euskal txirrindulariei dagokienez Ion Izagirre (Bahrain) hamabigarren izan da Fellinerengandik 12 segundora eta Jonathan Castroviejok (Movistar) hamazortzigarren postuan bukatu du, irabazlearengandik 14 segundora. Faboritoen artean Chris Froomek (Sky) 29 segundo galdu ditu, eta Richie Portek (BMC), 34 segundo.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X