Tirreno-Adriatikoa (7. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nairo Quintana, itsasoetako errege

Movistar taldeko txirrindulari kolonbiarrak irabazi du Tireno-Adriatikoa lasterketa. Azken etapa erlojupekoa izan da, eta Rohan Dennisek lortu du garaipena.
Nairo Quintana. Argazkia: EFE
Nairo Quintana. Argazkia: EFE

Nairo Quintana (Movistar) izendatu da 2017ko Tirreno-Adriatikoa lasterketaren irabazle, zazpigarren eta azken etapan liderraren elastikoari eutsi ostean. San Benedetto del Tronto herrian egin da azken etapa, 10,1 kilometroko erlojupekoa eta Rohan Dennisek lortu du garaipena.

Dennisek 11 minutu eta 18 segundo behar izan ditu 10,1 kilometroko ibilbidea egiteko. Jos Van Emden (LottoNl-Jumbo) izan da bigarren eta Michael Hepburn (Orica-Scott) hirugarren, biak 3 segundora.

Sailkapen nagusian Nairo Quintana izan da onena eta lasterketa irabazi du 25 segundoko abantailarekin. Rohan Dennis izan da bigarren eta Thibaut Pinotek (hirugarren) osatu du podiuma.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X