Tirreno-Adriatikoa (5. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saganek bere bigarren etapa irabazi du; Quintanak lider jarraitzen du

Peter Saganek garaipena errepikatu du Tirreno-Adriatikoa lasterketan, esprintean Thibaut Pinot eta Primoz Roglic gaindituta.
Peter Sagan. Argazkia: EFE
Peter Sagan. Argazkia: EFE

Peter Sagan (Bora-Hansgrohe) eslovakiarrak irabazi du Tirreno-Adriatkoa lasterketako bosgarren etapa, 209 kilometro izan dituen Rieti eta Fermo artekoa. Nairo Quintanak (Movistar) lidergoari eutsi dio.

Munduko Txapeldunak bere bigarren etapa garaipena eskuratu du lasterketa honetan. Sagan esprintean nagusitu da Thibaut Pinoten (bigarren) eta Primoz Roglicen (hirugarren) aurretik.

Sailkapen nagusian Nairo Quintanak jarraitzen du lider. Thibaut Pinot da bigarren 50 segundora eta Rohan Dennis izan da hirugarren, liderrarengandik minutu bat eta sei segundora.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X