Doha 2016
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dideriksen, munduko txapeldun iraupen proban

Txirrindulari danimarkarrak irabazi du emakumeen errepideko iraupen lasterketa. Kirsten Wild izan da bigarren eta Lotta Lepisto, hirgarren.
18:00 - 20:00
Dideriksen, munduko txapeldun

Amalie Dideriksen izendatu da munduko txapeldun emakumezkoen errepideko iraupen proban. Munduko Txaelketak Dohan egiten ari dira, eta holandarrak 20 urterekin lortu du garaipena.

Emakumezkoen lasterketak 134,5 kilometroko ibilbidea izan du, eta Dideriksen txapeldu izendatu da esprintean nagusi izanda. Kirtsen Wild holandarra izan da bigarren eta Lotta Lepisto finlandiarra, hirugarren. Erlojupeko munduko txapelduna, Amber Neben, saiatu da urrea lortzen hurrunetik erasoa jota, baina ez du dominarik eskuratu.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X