Suitzako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Izagirre, zortzigarren etapako irabazlea

Euskal txirrindularia izan da nagusi Suitzako Itzuliko 8. etapako erlojupekoan eta Miguel Angel Lopez da lasterketako lider berria.
Jon Izagirre, podumean. Argazkia: EiTB

Jon Izagirre (Movistar Team) izan da Suitzako Itzuliaren 8. etapako irabazlea. Davosen hasi eta amaitu den erlojupekoak 16,8 kilometroko ibilbidea izan du, eta euskal txirrindularia nagusitu da. Migel Angel Lopez bigarren izan da, eta liderraren elastikoa jantzi du.

Izagirrek erlojupeko bikaina egin du Cancellara bera ere gainditzea lortuta. Lopezek ezustekoa eman du erlojupekoan bigrren izanda, eta sailkapen nagusiko liderra da.

Suitzako Itzulia amaitzeko etapa bakarra falta da, eta Miguel Angel Lopezek 6 segundoko abantaila du bigarren sailkatua den Talanskyrekiko, 16 segundo ateratzen dizkio hirugarren postuan den Jon Izagirreri eta 18 segundoko abantaila du laugarren postuan den Barguilekiko.

>

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X