4. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Boasson Hagenek irabazi du etapa, esprintean

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik: Alberto Contadorrek lider jarraitzen du, Igor Anton hamabosgarren da eta Mikel Landa hamazazpigarren.
Boasson Hagen. Argazkia: Efe.
Boasson Hagen. Argazkia: Efe.

Edvald Boasson Hagen Dimension Datako norvegiarra gailendu da Dauphiné Criteriumeko laugarren etapan. Garaipena esprintean erabaki da, Tain-l’Hermitage eta Belley artean 176 kilometro egin ostean.  Alberto Contadorrek lider jarraitzen du.

Boasson Hagenek 4 ordu, 39 minutu eta 26 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Bere atzetik Julian Alaphilippe (Etixx) eta Nacer Bouhanni (Cofidis) sartu dira helmugan.

Contadorrek lider jarraitzen du sailkapen nagusian eta sei segundoko aldea dauka Richie Porte australiarrarekin (BMC) eta 13 Chris Froomekin.

Ostiralean bosgarren etapa jokatuko dute, La Ravoire eta Vaujany artean. Guztira, 140 kilometro.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X