Romandiako Tourra, 3. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pinot nagusi erlojupekoan, Quintanak lider jarraitzen du

Kolonbiarrak bederatzi segundo galdu ditu Pinotekin, eta frantziarra bigarren da orain sailkapen nagusian. Ion Izagirrek zortzigarren denborarik onena egin du.
Ion Izagirrek zortzigarren denborarik onena egin du. Argazkia: EiTB.

Thibaut Pinot frantziarrak irabazi du Romandiako Tourreko hirugarren etapa, 15,11 kilometroko erlojupekoa, Sionen hasi eta amaituta. Nairo Quintanak lidergoari eutsi dio.

Quintanak seigarren egin du etapa, irabazleak baino bederatzi segundo gehiago erabilita. Pinoutek 20 minutu eta 21 segundo egin ditu, eta orain bigarren da sailkapen nagusian.

Ion Izagirrek erlojupeko ona egin du eta zortzigarren izan da, Pinotek egindako denboratik 18 segundora eta Quintanaren denboratik 9 segundora. Izagirre laugarren da orain sailkapen nagusian, 29 segundora.

Erlojupekoaren ostean, Quintana sendoago da lidergoan. Larunbatean laugarren etapa jokatuko dute, azken aurrekoa, mendikoa, 172,7 kilometro Conthey eta Villars-sur-Ollon artean. Hirugarren mailako bi mendate (Corin eta La Rase) eta lehen mailako hiru (Col des Blanches, eta Barboleusaz birritan) igo beharko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X